101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Prestakuntza gelak

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak).

Sustatzailea: Servicios y Alquileres Rioja SL.

Jarduera: prestakuntza gelak, bulego-eraikin batean.

Tokia: Vianako Ebro ibaia kalea, 8-12 zenbakiak. Nafarroa.

Vianan, 2024ko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2407360