101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Herri-larreen enkanterako eskabidea

Uharte Arakilgo Udalak, 2024ko apirilaren 29ko bilkura arruntean, baldintza tekniko-administratiboen agiria onetsi zuen, Ardanzarreta-Irestu-Arzeleta, Berastegi eta Auzasoroko larreetako herri-lurren enkanterako. 2024ko ekainean eginen da enkantea.

Plegu horiek interesdunen eskura daude Uharte Arakilgo Udalaren egoitza elektronikoan eta udal-bulegoetan, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Eskabideak hamabost egun naturaleko epean aurkeztuko dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Argitara ematen da dagozkion ondorioak sor ditzan.

Uharte Arakilen, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2407090