2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ebaketa, soldadura eta galdaragintza metalikoko lantegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete daitezen 16ko 17/2020 Foru Legea (horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamendua (onetsi baitzen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).
Espediente zenbakia: 12/2024/AACC.
Sustatzailea: Recarte Strubus SL.
Jarduera: ebaketa, soldadura eta galdaragintza metalikoko lantegiaren jarduera ezartzea.
Tokia: udal industrialdea, 4. zeharkalea 10-12, izkina eta alboko sarbidea A kalearekin (6. poligonoa, 326. lurzatia, 1. azpieremua, 1. eta 2. unitateak).
Tuteran, 2024ko maiatzaren 3an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2407268