101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea. Altzari metalikoak fabrikatzeko eta saltzeko lantegia

Bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako udal lizentzia eman dela:

Espediente zenbakia: 5/2024/AACC.

Sustatzailea: Dixy arte con metal SL.

Jarduera: altzari metalikoak fabrikatzeko eta saltzeko lantegiaren jarduera ezartzea.

Tokia: Las Labradas industrialdea, Madrid kalea, A-3 pabiloia ("Naves Rioja", 14. etxe-sailean). (38. industrialdea, 459. lurzatia, 2. azpieremua, 36. unitatea).

Lizentzia eman den eguna: 2024-05-03.

Tuteran, 2024ko maiatzaren 3an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2407267