101. ALDIZKARIA - 2024ko Mayren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Birpartzelazio proiektuaren aldaketa, hiri-antolamenduko plan orokorreko UI-9ko 1. sektoreko UE-1 unitatean (Gardachales). Hasierako onespena

Tuterako Udaleko Batzarrak, 2024ko apirilaren 19ko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen birpartzelazio proiektu baten aldaketaren testu bategina (Jesús M.ª Ramírez Sánchez eta Inmaculada Aragón Terroba abokatuek egina 2023ko urrian). Proiektuaren aldaketa UI-9ko 1. sektoreko UE-1 unitateari dagokio (Gardachales), Tuterako hiri-antolamenduko plan orokorraren barnean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, ediktua argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan. Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean egonen da, inork aztertu nahi badu ere edo egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu nahi baditu ere. Idatziz aurkeztu beharko ditu, Udalaren erregistro orokorra baliatuz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2406832