101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

"Ciudad de Tudela" sariaren deialdia, 2024an proiektu artistiko bat hautatzeko eta Almirantearen etxean erakusteko. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 757476.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/757476).

A) Onuradunak: artistak, adin nagusikoak, Nafarroan jaioak eta/edo erroldatuak. Halaber, taldeka egindako proiektuak onartzen dira, baldin eta kideak (edo behintzat kide bat) Nafarroan jaioak eta/erroldatuak badira.

B) Xedea: proiektu artistiko bat egitea, Almirantearen etxean erakutsiko dena.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Enpresa Entitate Publikoaren bulegoetan, hots, Tuterako Rúa 13an (31500), edo ivan.martinez@tudela.es helbidean eskatuta.

D) Zenbatekoa: 2.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 30 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2024ko apirilaren 26an.–Lehendakaria, Iciar Les Urra.

Iragarkiaren kodea: L2406828