101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Desafekzioa, 1. poligonoko 141. lurzatiarena, eta 2. poligonoko 1., 97. eta 125. lurzatiena. Hasierako onespena

Sorladako Udalak, 2024ko apirilaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez hartu zuen aho batez ondorengo erabakia: 1. poligonoko 141. herri-lurzati komunalaren eta 2. poligonoko 1., 97. eta 125. herri-lurzatien 975,45 metro koadroko zati bat desafektatzea, haren erabilera aldi baterako lagatzeko eta bide-zortasuna, akueduktu-zortasuna eta linea elektrikoaren zortasuna eratzeko. Hori guztia, hasierako txerri gizendegi berri bat ezartzeko Sorladako (Nafarroa) 2. poligonoko 110., 113., 114. eta 400. lurzatietan.

Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 143.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetean, horretarako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Sorladan, 2024ko apirilaren 23an.–Alkateordea, Raquel Lana Monreal.

Iragarkiaren kodea: L2406948