101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa, Rocaforteko industrialdean, APA-3 eremuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2024ko apirilaren 22an egin bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

1. Hasiera batez onestea Embutidos Goikoa SAUk sustatutako xehetasun-azterketa, lerrokadurak aldatzeko Rocaforte industrialdeko I.4, I.5 eta I.6 industria-lurzatietan (udal planeko APA-3 eremua), espedientean jasota dagoen 2024ko otsaileko dokumentuaren arabera.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zangozan, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2407236