101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

49E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi honen kreditua handitzen duena: "Nafarroako hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko proiektuak, SEEP SEM 2024". DDBN identifikazioa: 751318.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 26ko 22E/2024 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza deialdi hau onetsi zen: "Nafarroako hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko proiektuak, SEEP SEM 2024".

Deialdi hori arautzen duten oinarrien arabera:

Baimendutako kredituari 45.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin.

2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legea onetsi eta aurreko ekitaldian emandako dirulaguntza guztiak likidatu ondoren, unitate kudeatzaileak proposatu du deialdiaren kredituari 40.815,56 euro gehitzea, 2024ko gastu aurrekontuko "SEM Laguntzak, hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko" izeneko A20002-A2500-4609-334107 (PEP: E-22-000461-01) partidaren kargura.

Kasu horretan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzak emateko ebazpena onetsi aurretik. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Kultur Ekintza Zerbitzuaren txostena eta Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasuna ikusita.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdiaren aurrekontu kredituari 40.815,56 euro gehitzeko baimena ematea, 2024ko gastu aurrekontuko "SEM Laguntzak, hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko" izeneko A20002-A2500-4609-334107 (PEP: E-22-000461-01) partidaren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honek ez dakar eskabideak aurkezteko beste eperik.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 19an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2406517