101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Hiri-jarduketarako plan berezia eta xehetasun-azterketa, Inurrieta kaleko 15ean, eraikigarritasuna handitzeko eta eraikuntzaren sestrak eta gehieneko altuerak zehazteko. Jendaurreko informazioa

Aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hilabetez jarraian zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Garesen, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2407116