101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hitzarmena, ARS-4 banaketa eremuko M2B eta M3 lurzatietako garajearen sabaia urbanizatzeko (Udal Planeko U.I. XIX eremuan). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko apirilaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-ABR-24 (3/UV).

«Ikusi da hitzarmena, xede duena ARS-4 banaketa eremuko M2B eta M3 lurzatietako garajearen sabaia urbanizatzea (Udal Planeko U.I. XIX eremuan), eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek 2024ko apirilaren 12an egindako txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2024ko apirilaren 15an egindako txostenarekin,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batez onestea hitzarmen bat, xede duena ARS-4 banaketa eremuko M2B eta M3 lurzatietako garajearen sabaia urbanizatzea (Udal Planeko U.I. XIX eremuan), OION CONSTRUMAT SLU eta LIVING PAMPLONA SLU sozietateen eta Hirigintza Gerentziaren artean. Onetsitako agiriaren arabera, 103.780,53 euroko kostua izanen du (BEZa kanpo).

2. Onestea aurreko puntuan adierazitako kreditua honako partida honen kargura atxikitzea: Hirigintza Gerentziaren 2025ko gastu-aurrekontuko 30 15122609010S partida ("U.I.–XIX-MILAGROSA"). Atxikipen hori egiteko baldintza izanen da aurrekontuan horretarako kreditu aski egotea, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 224. artikuluan adierazitakoarekin.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hemengo prentsan eta Udalaren iragarki-taulan erabakia argitaratuta.

4. Erabaki hau jakinaraztea Joaquín María Andueza Retegui jaunari (OION CONSTRUMAT SLU eta LIVING PAMPLONA SLU sozietateen izenean eta haiek ordezkatuz), Hirigintzako Gerentziaren Zerbitzu Juridikoari eta Zerbitzu Ekonomikoari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2406689