101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa udal plan orokorrean, AR1eko UE4 unitatean. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2024ko apirilaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua egitea udal plan orokorrean, zehazki AR1eko UE4 unitatean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten, udal bulegoetan, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatuta dagoenarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea udal bulegoetan dago interesdunen eskura, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00 arte, bai eta web helbide honetan ere: https://murchante.sedelectronica.es/transparency/e01b07e7-cc98-4af0-9001-f731dbe9d4c0/.

Murchanten, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2406991