101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa Murchanteko Udal Plan Orokorrean (AR-7-S.19, Campo Alto, eta AR6-S.18, Las Hoyazas). Hasierako onespena

Aldaketa egituratzailea, Murchanteko Udal Plan Orokorrean (AR7-S.19, Campo Alto, eta AR6-S.18, Las Hoyazas). Hasierako onespena.

Murchanteko Udalak, 2024ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Murchanteko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaileari (AR7-S.19, Campo Alto, eta AR6-S.18, Las Hoyazas). Murchanteko Udalak sustatu zuen, eta Teresa Nebreda Artieda arkitektoak eta Rosa Sola Escribano biologoak idatzi zuten, 2024ko apirilean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten, udal bulegoetan, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8. eta 77.2. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea udal bulegoetan dago interesdunen eskura, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00 arte, bai eta web helbide honetan ere: https://murchante.sedelectronica.es/transparency/e01b07e7-cc98-4af0-9001-f731dbe9d4c0/.

Murchanten, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2406960