101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Borondatezko birpartzelazio proiektua, lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorean. Behin betiko onespena

Milagroko Udaleko alkateak, 2024ko apirilaren 25eko 2024-0234 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen borondatezko birpartzelazio proiektu bat, zeinak eragiten baitio lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektoreari (Milagroko udal plan orokorra). Proiektua Gelagri Ibérica SLk sustatu du, espedientean dagoen edukiaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2407082