101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hiri-lurzoru finkatugabeko UE-17B unitatean. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen Antonio Joaquín Fernández Mendiondorekin egindako kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hiri-lurzoru finkatugabeko UE-17B unitatearen hirigintza-aprobetxamenduaren %10 lagatzeko.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Irunberrin, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2406912