101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

35E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi honen kreditua handitzen duena: "Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko. IDEIA 2024". Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 746301.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 27ko 11E/2024 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntzen deialdi hau onetsi zen: "Kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur hedapenerako proiektuak egiteko. IDEIA 2024".

Deialdi hori arautzen duen 3. oinarriaren arabera:

Baimendutako kredituari 5.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin.

2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legea onetsi ondoren, unitate kudeatzaileak proposatu du baimendutako kredituari 5.000 euro gehitzea, 2024ko gastuen aurrekontuko "Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko. IDEIA 2024" izeneko A20002-A2500-4816-334104 partidaren kargura.

Kasu horretan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzak emateko ebazpena onetsi aurretik. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Ikusi da Kultur Ekintza Zerbitzuaren txostena. Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdiaren aurrekontu-kredituari 5.000 euro gehitzeko baimena ematea, 2024ko gastuen aurrekontuko "Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko. IDEIA 2024" izeneko A20002-A2500-4816-334104 partidaren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honek ez dakar eskabideak aurkezteko beste eperik.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 12an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2406127