101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udalaren hirigintza-planeko UC-16 unitatean eta APA 7.2 planeamendu onetsia duen eremuan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, hirigintzako esku-hartze bat egiteko Irunberriko Udalaren hirigintza-planeko UC-16 unitatean eta APA 7.2 planeamendu onetsia duen eremuan. Sustatzailea Irunberriko Udala da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat emanen da argitara Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.

Irunberrin, 2024ko apirilaren 27an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2406870