2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 4. poligonoko 33. eta 34. lurzatietan. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen Miguel Saenz Espelosinekin egindako kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hirigintzako esku-hartze bat egiteko 4. poligonoko 33. eta 34. lurzatietan.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen legegintzako foru-dekretua).
Irunberrin, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2406869