101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, Bide publikoan terrazak eta ostalaritzarekin lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bide publikoan terrazak eta ostalaritzarekin lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Bide publikoan terrazak eta ostalaritzarekin lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzen duen ordenantza behin betiko onetsi eta testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2407272