2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Hirigintza-hitzarmena, Iratxetan (1. eta 2. exekuzio-unitateak) eta Iturzar kalean. Behin betiko onespena
Leozko Udalak, 2024ko otsailaren 20ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintza-hitzarmen bat. Horren bidez, kudeatu eta exekutatu nahi da honako hauen urbanizazioa: 1. exekuzio-unitatea, 2. exekuzio-unitatearen zati bat eta Iturzar kalearen zati bat. Hitzarmenaren sustatzaileak honako hauek dira: Jurado Gómez Rubén y Martos García Rosa sozietate irregularra, María Bernarda Murillo Beorlegui eta Leozko Udala.
Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, Leozko Udalak, 2024ko apirilaren 18ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatutako hirigintza-hitzarmena.
Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin eta hurrengoekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hitzarmenaren testu osoa argitaratuta dago udal honen gardentasun atarian.
Iratxetan (Leotz), 2024ko apirilaren 22an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2406456