101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Leitzako Udalak, 2021eko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hastea Leitzako udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko prozedura.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta udal webgunean, esteka honen bidez: https://leitza.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/. Horrela, aurkezten ahalko dira bidezkoak iruditzen diren alegazioak edo oharrak.

Leitzan, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2406882