101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 94. lurzatian (Prado kalea, 13). Hasierako onespena

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2024ko apirilaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketaren proiektu bat, Lapoblación-Meanoko Prado kaleko 13. zenbakian dagoen eraikinaren egungo kanpo bolumetria aldatzeko. Proiektu hori Yolanda Gómez Apiñániz andreak sustatu du eta Javier Medel Delgado arkitektoak idatzi du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Lapoblación-Meanon, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2407148