101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

24-0048 gora jotzeko errekurtsoa, kale bat zolatzeko obren proiektua geldiarazteko eskaeraren ezespenaren aurkakoa

Goreti Barturen Bustok 24-0048 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du, Txulapaingo Udalaren isilbidezko ezespen baten aurka. Ezespen hori dagokio 2023ko urriaren 11n aurkeztutako idazkian jasotako eskaera bati, hain zuzen, kale bat zolatzeko obra-proiektuaren espedientearen izapidetzea geldiarazteko. Orain, Udalak erabaki du espediente hori Nafarroako Administrazio Auzitegira bidaltzea, eta interesdun izan daitezkeenei hamar egun balioduneko epea eman die auzitegi horretan agertzeko, bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedatutakoa, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

Markalainen (Txulapain), 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2406916