2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Jarduera-lizentziaren eskaera. Garaje komunitarioa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –16ko 17/2020 Foru Legea, ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituena–).
Espedientea: 2280/2024.
Jarduera sailkatuak: garaje komunitarioa.
Sustatzailea: Adania Residencial.
Tokia: Uharteko 1. poligonoko 100. eta 158. lurzatiak.
Uharten, 2024ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2407280