101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Jarduera lizentziaren eskaera. Nekazaritzako elikagaien lantegia

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Indar Albisu Sanchez.

Jarduera: Goizuetan nekazaritzako elikagaien lantegirako lokala egokitzeko proiektua.

Tokia: Goizuetako 2. poligonoko 259-B, partzela.

Goizuetan, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2407291