2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Hiri-jarduketarako plan berezia Espartza Galarko 10. poligonoko 83. lurzatian. Jendaurrean jartzea
Galarko Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Espartza Galarko 10. poligonoko 83. lurzatian. Sustatzailea Maximino Samper Tanco da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Getze Galarren, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2407253