2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, dirulaguntzak emateko bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko proiektuak eta jarduerak 2024an egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 757827.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/757827).
Deialdi honen xedea da Lizarrako Udalak emanen dituen dirulaguntza batzuk arautzea, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna erdiesteko bidean aurrera egiteko proiektuak eta jarduerak 2024an egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko Lizarrako emakumeen elkarte eta beste erakunde batzuendako.
Dirulaguntza honen xedea da bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, bai eta emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa ere, emakume guztiek beren herritar eskubideak osotara baliatzea erraztuz.
Onuradunak: Lizarrako emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk, berdintasunaren arloan lan egiten dutenak.
Oinarri arautzaileak: dirulaguntza honen oinarri arautzaileak erabakiaren eranskinean daude. Erabaki horren bidez, deialdi bat onetsi zen, 2024an dirulaguntzak emateko Lizarrako irabazi-asmorik gabeko erakundeei, baldin eta bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko proiektuak eta jarduerak egiten badituzte.
Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 12.000,00 eurokoa da.
Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bestelako datuak: dirulaguntzak emateko prozedura eginen da norgehiagokako araubideari jarraikiz.
Lizarran, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2406911