101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 25. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2024ko apirilaren 30ean emandako 160/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Educación Integral Social SAk sustatutako xehetasun-azterketa, Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 25. lurzatiari dagokiona.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2406965