101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Castejongo Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Hasiera batez onestea Castejongo balorazio txostenaren proiektua, TRACASAk idatzia.

Bigarrena.–Honako hauek izendatzea, udalaren ordezkari izan daitezen, batzorde mistoan: Noelia Guerra Lafuente Castejongo alkatea eta Celia María Rincón Sáenz eta Aniceto Pérez Vicente zinegotziak. Izan ere, batzorde hori eratuko da jarraipena egiteko balorazio txostenaren berrikuspenaren izapidetzeari.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Castejongo balorazio txostenaren proiektua hasiera batez onesteko erabaki hau, bai eta Castejongo Udalaren egoitza elektronikoan ere.

Laugarrena.–178 ordialdeko dokumentua finkatzea balorazio-ponentziaren proiektuaren behin betiko eduki gisa, 2024ko apirilaren 17an.

Bosgarrena.–Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean paratzea 20 egun baliodunean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea). Proiektua aztertzen ahalko da udalaren Idazkaritzan, udalaren webgunean (https://www.castejon.com) eta Castejongo Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.castejon.com), interesdunek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak nahiz oharrak.

Castejonen, 2024ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2406861