101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Etxebizitza baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, haren erabilera lagatzeko SOS Racismo elkarteari (Gipuzkoa etorbidea 32, 1. solairua). Informazio publikoa

Udalak, 2024ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Espediente bat hastea, Gipuzkoa etorbideko 32ko 1. solairuko A letran dagoen udal lokalaren kalifikazio juridikoa aldatzeko, jabari publikokoa izatetik ondarekoa izatera igaro dadin.

Lokala katastroko 18. poligonoko 290. lurzatiko 1. azpiareako 4. hiri unitatea da. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago 2448 zenbakidun finka gisa, 3654. liburukian, 33. liburuan, 174. folioan.

Bigarrena.–Onestea aipatutako lokalaren erabilera dohainik lagatzea SOS Racismo elkarteari, bi urteko epean, eta erabaki honen eraginkortasun juridikoa jartzea erabaki honen xede den lokalaren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betiko onestearen baldintzapean.

Hirugarrena.–Gipuzkoa etorbideko 32ko 1. solairuan dagoen udal lokala dohainik lagatzeko baldintzak onestea, eta erabaki honen eraginkortasun juridikoa jartzea erabaki honen xede den lokalaren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betiko onestearen baldintzapean.

Laugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2406988