101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, Udalaren ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko dirulaguntzena. C 2024-2025

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 758232.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzkoa); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/758232).

Deialdi honen xedea da prozedura bat ezartzea dirulaguntzak emateko, 2024-2025 ikasturtean ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko ("jantokiko bekak").

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Berriobeitiko Udaletxean (Udal plaza 1, Berriobeiti). Bertan emanen den eredu normalizatuaren araberakoa izanen da eskabide hori.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 1etik 30era bitartekoa izanen da, biak barne, astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 14:00etara. Egoitza elektronikoaren bidez ere aurkezten ahal dira.

Berriobeitin, 2024ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2407093