101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

27E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Generazinema Garapena 2024-2025" izeneko dirulaguntza deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 753502.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean eskatu du onets daitezela "Generazinema Garapena 2024-2025" laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak, baimen dadila 115.000 euroko gastua eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila foru agindu hau. Kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintza eta betebeharrak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean, bidezkoa da deialdia onestea.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea "Generazinema Garapena 2024-2025" izeneko dirulaguntzaren deialdia.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2024

74.750,00

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2025

40.250,00

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko apirilaren 8an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA.–GENERAZINEMA GARAPENA 2024-2025 DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

Zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen arloko jarduera gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat da. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, herrialde baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Ikusirik aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari eta enplegu sorkuntzari, nahiz aniztasun kulturalari egiten dien ekarpena, nahiko arrazoi daude administrazio publikoek sektore hori sustatu eta indartzeko behar diren neurriak har ditzaten.

Dirulaguntzen deialdi hau Espainiako autonomia erkidegoek, nork bere araudiaren arabera, beren sustapen neurriak ezartzeko dituzten eskumenen esparruan kokatzen da, eta estatuko neurriak osatzera dator. Hala, laguntza sail bat ezartzen da ikus-entzunezkoen sektoreak film luzeak eta telesailak ekoitz ditzan, beharrezkotzat jotzen baitira estatuan dinamikoenetako bat den sektorea egoki gara dadin, alde batera utzi gabe egungo gizartean sektore hori garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari dela oso azkar. Sustapenerako neurri hauek Generazinema Ekoizpena deialdiko ekoizpenerako laguntzak osatzen dituzte, eta haien bidez espero da Nafarroako Foru Komunitatea kulturaren eta ekonomiaren aldetik aberasten laguntzea. Gainera, erkidego honek zerga arloko araudian ezarriak dituen zeharkako neurriak ere osatzera datoz.

Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera (haren bidez zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntzen araubide hau sustatzailea da, eta salbuetsita dago Europako Batzordeari aurretiazko jakinarazpena egiteko betebeharretik. Orobat, Tratatuaren 3. apartatuaren 107. artikuluarekin bat etorriz, barne merkatuarekin bateragarria da, 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluan eta I. kapituluan ezarritako betekizun guztiak betetzen baititu.

1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da laguntzak ematea zinema-filmak eta ikus-entzunezko lanen proiektuak garatzeko. Fikziozkoak, sorkuntzako dokumentalak edo animaziokoak izaten ahal dira, eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema aretoetan, dela telebista operadoreen bidez (ohiko kanalak edo Internet) nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak edo sailak izan daitezke.

Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluarekin bat, honako hauek dira:

a) Zinema-filmak: edozein baliabide edo euskarritan finkatutako ikus-entzunezko lan oro, non prestaketa prozesuan zehaztua agertzen baita sormen, produkzio, muntaketa eta postprodukzio lana, eta, lehen-lehenik, zinema-aretoetan erakusteko helburua badu, komertzialki ustiatzeko. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.

b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk: aurreko a) letrako baldintzak beteta ere, zinema-aretoetan erakusteko helburua ez dutenak, ikus-entzuleengana beste komunikazio bide batzuetatik iritsiko baitira.

"Proiektuaren garapena" da ikus-entzunezko ekoizpen baten prestaketa eta diseinua, produkzio fasea bera baino lehenago egiten diren operazioetara bideratua, batez ere honako hauetara: lanaren egile eskubideak eskuratzea, gidoia garatzea, castinga egitea, produkzio plana prestatzeko lanak, dokumentazio lanak eta filmatzeko tokiak bilatzekoak, aurrekontua eta finantzaketa plana prestatzea, marketin eta banaketa plana prestatzea, ikuslegoak hauteman eta sortzeko sistemak, sustapen materiala prestatzea (inprimatzeko materialak eta bitarteko digitalak, teaserra, trailerra, programa pilotua, webgunea, storyboard-a, concept art-a eta pertsonaiak eta eszenatokiak diseinatzea, modelatzea, eta abar), proiektuaren alderdi teknologikoei lotutako lanak eta lana garatzeko fasean funtsezkotzat jotzen diren beste kontzeptu batzuk.

1.2. Parte hartzen ahalko duten proiektuek, guztira, jarraian adierazten den iraupena edo luzeagoa izan beharko dute:

–60 minutu banakako proiektuak badira.

–20 minutu sailak badira.

1.3. Deialdi honetan, bi laguntza modalitate daude:

–A modalitatea: Fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak.

–B modalitatea: Animazio proiektuak garatzeko laguntzak.

1.4. Laguntzen diren garapen proiektuak 2023ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitarte egin beharko dira, bi horiek barne.

1.5. Proiektu zinematografiko bat garatzeko laguntza emateak ez dakar berekin hurrengo urteetan proiektu hori ekoizteko laguntza eman beharra.

1.6. Gehienez ere bi proiektutarako eskatzen ahalko da laguntza. Kasu horretan, puntuazio altuena lortzen duen proiektuari bakarrik emanen zaio dirulaguntza.

2. Pertsona edo entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan ezarritako laguntzetarako eskaera egiten ahalko dute Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4 n) artikuluko definizioaren arabera ekoiztetxe independente direnek, ekonomia intereseko taldeak ere barne, laguntza horien xede diren jarduerak garatzen badituzte, betiere.

2.2. Eskaera egiteko unean ekoiztetxeak Espainian eduki beharko du legezko egoitza edo establezimendua, eta ekoiztetxe moduan inskribatuta egon beharko du ICAAren Zinemagintzako eta Ikus-entzunezko Enpresen Erregistroan.

2.3. Aurrekoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte. Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.

2.4. Bi ekoiztetxek edo gehiagok koprodukzio bat egitean, onuradun izaera lortzeko baldintzak beteta, laguntza eskatu nahi badute, enpresa elkarte bat eratu beharko dute. Enpresa elkarte horrek, jardun ahal izateko, entitate ordezkari bat hautatuko du, zeina kide guztien izenean arituko baita eta haiek ordezkatzeko ahalmena ere izanen baitu, bai laguntza-eskaera eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Enpresa elkarte hori eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren web atarian eskura egonen dena. Laguntza-eskaeran, berariaz adierazi beharko da zein konpromiso hartzen dituen elkarteko kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntza zatia ere, kide guztiek izanen baitute onuradun izaera.

Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan dirua itzultzeko eta arau-hauste kasuetarako ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen ekoiztetxea izendatu beharko da elkartearen produktore-kudeatzaile. Ekoiztetxe batek baino gehiagok hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisoa, beren arteko bat aukeratu beharko dute produktore-kudeatzailea izan dadin. Gainera, koprodukzio enpresa bakoitzak obraren titulartasun osoaren gainean daukan portzentajea zein den adierazi beharko da. Ehuneko horiek aldatzen ahalko dira, obraren kalifikazio eskaera aurkeztu baino lehen, betiere.

Onuradunari dagokio (edo, kasua bada, proiektuaren produktore-kudeatzaileari) jasotako laguntza justifikatzeko oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzea, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/205 Foru Legean bildutako gainerako betebeharrak ere, hitzemandako jarduera diruz lagunduei dagokienez.

2.5. Eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuan sartzen diren enpresa eskatzaileak ezin izanen dira onuradun izan aipatutako legean ezarritako ordainketa epeak betetzen ez badituzte.

Hori betetzen dela frogatzeko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, baldin eta, kontabilitate araudiaren arabera, galera-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateak badira.

Kontabilitate araudiari jarraikiz, galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez frogatzeko beharra ezarri da. Ziurtagiri hori Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.

2.6. Eskatzaileek ezin izanen dute laguntzen deialdian parte hartu zehatu edo kondenatu badituzte, administrazio ebazpen irmo baten edo epai judizial irmo baten bidez, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatzeagatik edo toleratzeagatik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.7. Ezin izanen dira onuradun izan Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) artikuluan ezarritako sektoreetan eta baldintzetan jarduten duten entitateak. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Orobat, ezin izanen dira laguntza hauen onuradun izan krisian dauden enpresak, Batzordearen 651/2014 Erregelamenduaren (EB) 2.18 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.8. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

a) Toki erakundeak, haien erakunde autonomoak eta partaidetzaren gehiengoa Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeena duten enpresa-entitate publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2024ko aurrekontuetan deialdi honen xede bererako partida izenduna duten entitateak.

c) Ikastetxeak edo arte irakaskuntzetako zentroak, eskolak edo akademiak.

d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta lanbide elkarteak.

3. Aurrekontu-kontsignazioa eta laguntzen zenbatekoa.

3.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 115.000 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:

–2024ko ekitaldi ekonomikoa: 74.750 euro, 2024rako onetsitako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, "GENERAZINEMA: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak".

–2025eko ekitaldi ekonomikoa: 40.250 euro, 2025erako onetsitako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: A20002 A2540 4709 334102, "GENERAZINEMA: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak", edo 2025eko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, kreditu egokirik eta behar bestekorik bada.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

–A) modalitatea; fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak: 45.000 euro.

  • 2024ko ekitaldi ekonomikoa: 29.250 euro.
  • 2025eko ekitaldi ekonomikoa: 15.750 euro.

–B) modalitatea; animazio proiektuak garatzeko laguntzak: 70.000 euro.

  • 2024ko ekitaldi ekonomikoa: 45.500 euro.
  • 2025eko ekitaldi ekonomikoa: 24.500 euro.

3.2. Laguntzek ez dute inola ere gaindituko onartutako aurrekontu osoaren %60ko muga. Laguntzaren intentsitate-ehunekoa bat dator Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014 (EB) Erregelamendu Orokorraren 54.8 artikuluan xedatutakoarekin.

Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:

–A) modalitatea; fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak: 20.000 euro.

–B) modalitatea; animazio proiektuak garatzeko laguntzak: 35.000 euro.

3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, ekoiztetxe eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta bestetik, balorazio batzordearen ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

3.4. A modalitaterako gordetako kreditua agortzen ez bada, modalitate horretan gelditzen den soberakina B modalitatera igaroko da. B modalitaterako gordetako kreditua agortzen ez bada, modalitate horretan gelditzen den soberakina A modalitatera igaroko da.

3.5. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskabidean azaltzen dena baino txikiagoa denean, ekoiztetxe onuradunari eskatuko zaio eskaera alda dezala, konpromisoak eta baldintzak ematen ahal zaion dirulaguntzara egokitzeko. Nolanahi ere, eskabidea berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio batzordeak eskabide berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

3.6. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egin daiteke dirulaguntza jasotzen ez duten ekoiztetxeentzat, lortutako puntuazioaren arabera.

4. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

4.1. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atala da eskaerak tramitatzeko eta ebaluatzeko ardura duen organoa. Norgehiagokako araubidearen bidez eginen da deialdia.

4.2. Aipatutako organo kudeatzaileak eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko dituzte eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Zinemagintza eta ikus-entzunezkoen sektoreko 2 aditu (horietatik bat gutxienez, Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea izanen da), eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Ataleko burua, edo, horrek ezin badu, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Ataleko pertsona bat, edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuko pertsona bat.

4.3. Nafarroako Gobernuaren web-atariko tramiteen katalogoan argitaratuko dira balorazio batzordea osatuko dutenak izendatzeko ebazpena (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-garapena-2024).

5. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

5.1. Laguntzak ezin izanen dira eskuratu, deialdia egiten denean filmaketa hasita badago.

5.2. Aurkezten diren eskaerek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ekoiztetxeen kargura onartutako aurrekontuaren %40 gutxienez bat etortzea Nafarroako lurraldean egin beharreko gastuekin, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduarekin bat etorriz. Foru agindu horren bidez, ekoizpen zinematografikoetako eta ikus-entzunezko telesailetarako inbertsioengatiko kenkaria aplikatzeko baldintzak eta betekizunak garatzen dira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan araututakoaren arabera.

b) Ekoiztetxeak egoitza fiskala Nafarroan izatea, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta garapen-proiektua gauzatzeko prozesu osoan zehar.

5.3. Organo kudeatzaileak aurreko baldintzetako bat gutxienez betetzen duten eskaerak ere onartzen ahalko ditu, betiere, balorazio batzordearen iritziz, arte-, kultura- edo ekonomia-egoeran eragina duten proiektuenak badira edo, Nafarroako kultura-, arte- eta gizarte-errealitatearekin duten loturagatik, interes berezikoak badira.

Hori baloratzeko, atal hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko du ekoiztetxe eskatzaileak.

5.4. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, ekoiztetxe eskatzaileak Espainiako ekoizpen osoaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez. Kasu horretan, ulertuko da ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontuko zenbatekoa dela koprodukzioan duen partaidetza.

6. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

6.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

6.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Eskaeretan, gaitutako helbide elektroniko (GHE) bat adierazi beharko da, bide hori erabiliko baita zerbitzu arduradunaren eta entitate eskatzaileen arteko komunikazio eta jakinarazpenetarako. Kasu horretan, eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Aurrez aurre aurkezten bada, dokumentazioa eskabidearekin batera euskarri elektronikoan (USB memoria) aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Nafarroako Gobernuaren web atariaren tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-garapena-2024).

6.3. Eskabidearekin batera (I.A eranskinean aurreikusitako ereduaren araberakoa izanen da), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

6.3.1. Dokumentazio orokorra:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) Ekonomia-intereseko taldea izanez gero, ekonomia-intereseko taldearen eraketaren eskritura, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

d) Dokumentazioa, egiaztatuko duena enpresa legez ezarrita dagoela Espainian eta ekoiztetxe moduan inskribatuta dagoela ICAAren Zinemagintzako eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan.

e) Dokumentu bidezko justifikazioa, adierazten duena ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala, hala badagokio.

Egoitza fiskala egiaztatzeko, Nafarroako Foru Ogasunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Hura online eskuratzen ahalko da ziurtagiri telematikoen esteka honen bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Nafarroako-Zerga-Ogasunak-emandako-ziurtagiri-telematikoak).

f) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektuaren eskaera aurkeztu beharko da Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zuzendaritza Nagusian, bai eta koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia bat ere, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.

–Koprodukzio nazionaletan, koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak obra gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.

Kasu horretan, eskatzailea laguntzaren onuraduna bada, laguntza onartzen den unean, koproduktore guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua eskatuko da, non berariaz jasoko baitira ekoizle bakoitzak bere gain hartutako gauzatze konpromisoak eta obraren titulartasuna.

g) 2.4 oinarriari helduz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan aipatzen den elkartea eratzeko akordioa, Nafarroako Gobernuaren web atarian deskargatzen ahal den II. eranskinean (Enpresa elkartearen inprimakia). Akordio hori proiektuaren ekoiztetxe guztiek sinatua egon behar du, eta honako hauek zehaztuko dira: haien ordezkari arituko den produktore-kudeatzailea, enpresa bakoitzak titulartasunaren zenbateko portzentajea duen proiektuan eta enpresa bakoitzak proiektua gauzatzeko bere gain hartzen dituen konpromisoak; hori guztia behar beste xehatua, enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio zenbatekoak identifikatu ahal izateko.

h) 2.5 oinarrian jasotakoari jarraikiz, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreak emandako erantzukizunpeko adierazpena edo ziurtagiria, kasuaren arabera, ordainketa epeak betetzen direla egiaztatzeko, aurreikusita daudenak Merkataritza eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean.

Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua III. eranskinean jasota dago (Ordainketa epeak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena), eta Nafarroako Gobernuaren web atarian deskarga daiteke.

6.3.2. Dokumentazio berariazkoa:

a) I. eranskina (Informazio ekonomikoa eta teknikoa), Excel formatuan, laguntza eskatu den proiektuaren informazio ekonomikoa eta teknikoa jasotzen dituena. Formatu berean aurkeztu beharko da.

Enpresa elkarteen koprodukzioaren kasuan, izendatutako produktore-kudeatzaileak bete beharko du eranskin hori.

Elkarteko gainerako koproduktoreek I.E eranskina soilik bete beharko dute (Enpresa elkarteko kide den koproduktorearen informazio ekonomikoa). Formatu berean aurkeztu beharko da.

Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:

AURREKONTUA, GUZTIRA: Garapen proiektuaren aurrekontu osoaren zenbatekoa jasoko du, eta, koprodukzioa bada, ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontua.

Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan egin behar badu, berariaz adieraziko dira ekoizle bakoitzak proiektua gauzatzeko hartu dituen konpromisoak eta obraren titulartasuna.

ALDI DIRUZ LAGUNGARRIAREN AURREKONTUA: Gastuen eta diru-sarreren aurrekontuan, bakarrik jasoko dira eskatzaileak gauzatuko duen zatiaren zenbatekoak.

Gastu hauek bakarrik sartuko dira: 2023ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitarteko aldiari dagozkionak eta 7. oinarrian diruz lagungarritzat jotzen direnak, 7.1.h), l), m) eta n) oinarrietan ezartzen diren portzentaje-mugak kontuan hartu gabe.

Nahitaezkoa da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

SOLDATA ETA GIZARTE SEGURANTZAKO GASTUAK: 2023ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitarte ekoiztetxe eskatzaileari dagozkion eta aurrekontuan sartuta dauden soldatapeko langileen gastuak idatziko dira, 7.1.h) eta 7.2.d) oinarrietan adierazitako mugarik gabe.

OHARRAK: Bi gastu-epigrafe diruz lagungarri hauei lotutako lekualdatze, ostatu eta akreditazioekin lotutako zenbatekoak azaltzeko behar diren argibideak idatziko dira: e) Merkatu eta koprodukzio-foroetara joatea eta f) Castinga egin eta lokalizazioak bilatzeko lanak.

ONARTUTAKO AURREKONTUA: gastu diruz lagungarrien zenbatekoak jasotzen ditu, baldin eta ez badituzte gainditzen 7.1 oinarriko h), l), m) eta n) letretan ezarritako portzentaje-mugak. Excel dokumentuaren fitxa horrek automatikoki eskaintzen ditu aipatutako zenbatekoak, onartutako aurrekontutzat har daitekeenaren guztizko zenbatekoa eta Nafarroako gastua, eskatzaileak beste fitxa batzuetan emandako informaziotik abiatuta. Kontzeptu horien zenbatekoak berretsiko dira organo kudeatzaileak azterketa teknikoa egin ondoren.

I.A eranskina (Eskabidea). PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

I.B eranskina (Proiektuaren azalpen memoria). Honako hauek jasoko dira bertan: proiektua garatzeko aurreikusitako ekintza guztien deskribapen xehea, proiektuaren hasiera eta amaiera data zehazten dituen egutegia (filmaketa aldia eta lokalizazioak adieraziz), eta deialdi honetako 8. oinarrian ezarritako balorazio irizpideak betetzeari buruzko informazioa.

Aukeran, "Memoriaren material osagarria" izeneko dokumentu bat aurkezten ahalko da. Formatu librean eginen da, eta argazkiak, ilustrazioak eta abar jasoko ditu, bai eta proiektuaren eta eskatzailearen ibilbidearen balorazio artistikoa egiteko garrantzitsutzat jotzen den oro ere.

I.C eranskina (Fitxa tekniko-artistikoa).

I.D. eranskina (Nafarroako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena). Eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

b) Jarraian adierazitako lau dokumentuetako bat: gidoiaren hasierako bertsioa, sinopsi garatua, tratamenduaren lehen bertsioa edo proposamen sortzailea.

c) Egiaztapena, jabetza intelektualeko eskubideak dituela frogatuko duena, gidoiaren gainean edo aurreko lanen gainean, eta halakorik ezean, egiaztatzea adostuta dituela eskubideak lagatzeko aukeraren eta ondorengo kontratuaren baldintzak.

d) Filmaren zuzendariak ez badu lehenago film luzerik egin, baina bai film laburrak edo telesailak, eginak dituen film labur edo telesail guztien zerrenda.

e) Filmaren zuzendaritzaz, koordinazioaz eta gidoiaz arduratzen diren pertsonekin filma garatzeko lanak egiteko sinatutako akordioak.

f) Proiektuaren garapenean parte hartzen duten arduradun artistikoek sinaturiko erantzukizunpeko adierazpenak edo interes gutunak.

g) Laguntzaren xede den proiektuan gastua egiten duten enpresekin lotutako enpresen zerrenda, kontuan hartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluko lotura irizpidea, VIII. eranskinean (Lotutako enpresen inprimakia), Nafarroako Gobernuaren web ataritik deskargatzen ahal den eredu ofizialean.

h) 5.3 oinarrian ezarritakoa betez gero, eskaera eta zioen azalpena.

i) Eskaera telematika bidez bidaltzen ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala.

6.4. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren orain arteko beste deialdi batzuetan parte hartu duten pertsona eta entitate eskatzaileak ez daude behartuta, aldaketaren bat ez badago bederen, 6.3.1 oinarriaren a), b), c) eta d) ataletako agiriak aurkeztera (ekonomia-jardueren gaineko zergaren ziurtagiria izan ezik). Kasu horretan, dokumentazio hori zein espedientetan aurkitzen den adierazi beharko dute.

6.5. Dirulaguntza eskaerak identifikazio/akreditazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, behar den ebazpena eman ondoren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

7. Gastu diruz lagungarriak.

7.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Lanaren egiletzaren (Script Doctoring) eskubideak eskuratzea.

b) Gidoiaren garapena: idazketa, berridazketa edo egokitzapena, kanpoko aholkularitza, itzulpen lana.

c) Sustapen materiala diseinatzea eta prestatzea: material inprimatua eta digitala, teaserra, trailerra, storyboard-a, web-orria, eta abar.

d) Proiektuaren aurrekontu osoa egitea, marketin eta banaketa plana baita finantzaketa plan integrala ere barne.

e) Koprodukzio azoka eta foroetara joatea: ostatu-gastuak, joan-etorrietakoak eta akreditazio gastuak baldintza hauetara mugatuko dira:

–Ostatu-gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpokoak badira; gau bakoitzeko, 100 euro ordainduko dira gehienez. Horrelako zerbitzuetan, gaua igarotzen duen pertsonaren izena jaso beharko da fakturan.

–Joan-etorriak: norberaren ibilgailua erabiliz gero, kilometroko 0,35 euro ordainduko dira gehienez, edo, bestela, erregaiaren gastua gehi aparkalekuaren eta bidesariaren gastuak. Alokatutako ibilgailu bat erabiltzen bada, gastu diruz lagungarritzat hartuko dira alokairuaren kostua eta erregaia. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da. Gainera, diruz lagungarritzat hartuko dira herri barruko taxi edo AIG gastuak.

–Mantenua: Gehienez 50 euro pertsonako eta eguneko, ostalaritzako enpresek fakturatutako gastuei dagozkienak. Fakturen zerrendan, gastua zenbat pertsonari dagokion adierazi behar da.

f) Castinga egin eta lokalizazioak bilatzeko lanak.

g) Dokumentazio lanak eta artxiboetan bilatzekoak, grafikoa (animazioaren kasuetan).

h) Garapena kudeatzeko langileen gastuak. Proiektuari benetan eskainitako denboraren zati proportzionalak programari egotziko zaizkio. Zati horiek proiektuaren deskripzio-memorian adierazi beharko dira, a) ataletik g) atalera eta i) ataletik k) atalera bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %40ko mugarekin. Ehuneko hori %55era arte igo daiteke animazio-obren kasuan.

i) Proiekturako aholkularitza juridiko eta fiskala: aholkularitza eta koprodukzio-kontratuak idaztea, aurresalmentak, obraren gaineko eskubideak, parte hartzen duten profesionalekiko kontratuak, proiektuarekin lotura espezifikoa badute, betiere. Halakoak ez direnak gastu orokortzat hartuko dira.

j) Zerga ondorioetarako kengarria den amortizazio kostua, garapen proiektua egitean ekoiztetxearen jabetzako ekipoak eta material teknikoa erabiltzen den denborari dagokiona.

k) Kontziliazioarekin eta jasangarritasunarekin lotutako kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak. Zehazki:

–Hirugarrenekin kontratatutako kontziliazio eta jasangarritasun planei lotutako gastuak.

–Jasangarritasunaren arloko prestakuntza jarduerak.

–Aitortutako erakundeen jasangarritasun-ziurtagiriak lortzea;

–Ziurtagiri ekologikoa duten mezularitza zerbitzuen hornitzaileak kontratatzea;

–Edukiontziak eta garbiguneak instalatzea, birziklatzea eta berrerabilera errazteko;

–Jarduera diruz lagungarriak ingurumenean duen inpaktua konpentsatzeko ekintzak egitea.

l) Gastu orokorrak, zuzenean proiektuari egozteko modukoak izan ez arren, diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak badira. Gastu horiek aurrekontuan sartu beharko dira, eta ezin izanen dute gainditu a) ataletik g) atalera eta i) ataletik k) atalera bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %15.

Ikus-entzunezko animazio-lanen kasuan, ehunekoa %25era iristen ahalko da.

m) Proiektuaren garapena finantzatzeko maileguek sortzen dituzten finantza-interesak eta negoziazio gastuak, a) ataletik g) atalera eta i) ataletik k) atalera bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %20ko mugarekin.

n) Ekoizpen exekutiboaren ordainsaria, a) ataletik g) atalera eta i) ataletik k) atalera bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %10eko mugarekin.

7.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak.

b) Proiektua garatzeko zentzuz jokatuta beharrezkoak ez diren gastu-kontzeptuak edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez dutenak, bai eta luxuzko gastuak eta haborokinak ere.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal badute.

d) Entitateko langile ez-artistikoen ordainsarien soberakina, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago bada.

e) Elikagaiak, edariak eta antzekoak erosteko gastuak.

f) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak eta beste edozein kontzepturenak.

g) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.

h) Ikus-entzunezko lanaren koprodukzio enpresen artean egindako fakturazioa.

i) 40.000 eurotik gorako gastuak, ekoiztetxeari lotutako enpresa bakoitzak fakturatuak.

Prestazio edo zerbitzu berari dagozkion gastuak ezin izanen dira faktura desberdinetan zatikatu, ezta antzeko xedeekin ondoz ondoko kontratuak egin ere, zenbatekoa murrizteko eta atal honetan ezarritakoa betetzea saihesteko helburuarekin.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 28.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, lotura dagoela ulertuko da.

7.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntzaren entitate onuradunak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

7.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipo-ondasunen hornidura kasuetan edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzu-emateetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta merkatuan hornidura hori egiteko edo zerbitzu hori emateko behar adina entitaterik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen. Laguntza justifikatzeko unean justifikatuko dira alderdi horiek eta, horretarako, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza gutxienez aurkeztu beharko dira, gastua egin aurrekoak.

8. Proiektuen balorazioa.

8.1. Proiektuak organo kudeatzaileak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte. Batzorde hori deialdi honetako 4.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eratuko da.

8.2. Balorazio batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero.

8.3. Honela eginen da balorazio prozesua:

1. fasea: Organo kudeatzaileak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. Oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 45 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:

a) Produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena (8 puntu gehienez).

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

3

–Hiru film labur edo hiru telesail espainiar edo gehiago (animaziokoak badira, bi edo gehiago)

2

–Bi film luze edo bi telesail espainiar edo gehiago (animaziokoak badira, bat edo gehiago):

3

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (I.B.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

5

Eskatzailea ekonomia-intereseko taldea bada, balorazioa izanen da ekonomia-intereseko taldeko kideen artean eskaeran izendatzen den ekoiztetxe independentearena.

b) Ikus-entzunezko lanaren zuzendariaren ibilbidea (gehienez 5 puntu).

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Filmen zuzendaritzan izandako esperientzia: azken 7 urteetako ibilbidea hartuko da kontuan gizonezko zuzendarien kasuan, eta 9 urtekoa emakumezko zuzendarien edo animazioko proiektuen kasuan. Metatu ezin diren puntuazioak

2

–Hiru film labur edo hiru telesail espainiar edo gehiago (animazioko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bi edo gehiago):

1

–Bi film luze edo bi telesail espainiar edo gehiago (animazioko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bat edo gehiago):

2

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, I.B.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean.

3

Bi kasuetan, ekoiztetxe eskatzaileak I.B eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte, animazioko proiektuen kasuan edo emakumeek zuzendutakoetan).

Zuzendaritza baterakoa bada, aintzat hartuko da ekoiztetxe eskatzaileak adierazitako pertsonaren ibilbidea. Emakumezko zuzendarien esperientziarekin lotutako baremoa aplikatzean, emakumeen baterako zuzendaritza soilik hartuko da kontuan.

Telesailen ekoizpeneko edo zuzendaritzako esperientzia egoki baloratze aldera, ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira:

–Telesailtzat hartuko da emankizun multzo batez (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generikoduna edo gabea, ondoz ondo eta jarraikortasunez emateko helburuz egina, non emankizun bakoitza bakarreko kontakizuna izaten ahal den, edo hurrengo emanaldian jarraipena duena.

–Telesailak 3 kapitulu izan beharko ditu gutxienez, eta denboraldi bakoitzeko gutxienez 60 minutuko iraupena.

–Telesailak izan beharko du telebista edo online gordailu bidez emana.

c) Nafarroan egindako gastua: 8 puntu gehienez; proiektua garatzeko fasean Nafarroan egin diren gastuen, portzentajea zenbatekoa den kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%91 eta %100 artean

8

%81 eta %90 artean

7

%71 eta %80 artean

6

%61 eta %70 artean

5

%51 eta %60 artean

4

%41 eta %50 artean

3

d) Nafarroan erroldatuta dagoen edo nafarra den pertsona batek zuzendutako proiektua (2 puntu). Zuzendaritza baterakoa bada, puntuazioa modu proportzionalean banatuko da.

NANa edo errolda-ziurtagiria aurkeztuz egiaztatuko da.

e) Finantzaketa lortzea, garapen faseko finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (7 puntu gehienez).

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%40tik gora

7

%36 eta %40 artean

6

%31 eta %35 artean

5

%26 eta %30 artean

4

%21 eta %25 artean

3

%16 eta %20 artean

2

%15era arte

1

Irizpide hau baloratzeko, kontuan hartuko dira I. eranskineko (Informazio ekonomikoa eta teknikoa) ALDI DIRUZ LAGUNGARRIKO AURREKONTUA izeneko fitxan dagoen informazioa eta dagokion egiaztapena, fitxategi bakarrean aurkeztuko dena, PDF formatuan.

Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenen kontratuak; eskabidea aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.

f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari baten lehen film luzea

2

Zuzendari baten bigarren film luzea

1

g) Emakumearen partaidetza: 8 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari berria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko atalean lortutako puntuazioari.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Emakume batek bakarrik zuzendua

2,5

Gidoilaria emakumezkoa izatea

2,5

Produktore exekutiboa emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea*:

1

Teaserra edo garapen-materialak:

Musika-konpositorea

Produkzio zuzendaria

Argazki zuzendaria

Arte zuzendaria

Muntaketako burua

Zuzeneko soinuko burua

Animazio-filmen kasuan:

Musika-konpositorea

Produkzioko zuzendaria

Zuzendari artistikoa

Modelaketa-burua

Storyboardeko gainbegiralea

Animazioko zuzendaria

Fondoen gainbegiralea

Rigging-eko gainbegiralea

Argiztapen-zuzendaria

Render-gainbegiralea

* Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, baldin eta parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute.

h) Euskararen presentzia proiektuan edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren euskarazko bertsioa

1

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

1

i) Aurreko deialdietan Generazinema Garapena laguntza jaso duten ikus-entzunezko lan bat produzitu duten ekoiztetxeak, horretarako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren (ICAA) edo eskaera egiteko unean eskuduna den entitatearen kalifikazioa lortu badute: 2 puntu gehienez.

KALIFIKATUTAKO PROIEKTUEN PROPORTZIOA JASOTAKO GENERAZINEMA GARAPENA
LAGUNTZA KOPURUAREKIKO

HAZTAPENA

%75 eta %100 artean

2

%50 eta %74 artean

1

j) 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera gutxienez praktikaldiko kontratua duen pertsona bat sartu izana: 1 puntu.

Egiaztapena lan-kontratu bidez egin beharko da.

2. fasea: balorazio batzordeak 55 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

a) Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta izaera sortzailea (gehienez 35 puntu), baremo honen arabera:

–Proiektuaren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza artistikoa (25 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Ideia originala

5 puntu gehienez

Proposamen narratiboa

5 puntu gehienez

Lanketa bisuala

5 puntu gehienez

Memoria sendoa aurkeztea

5 puntu gehienez

Bakantasuna

5 puntu gehienez

–Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea (5 puntu gehienez).

–Ikusleei buruzko analisia, proiektuaren hedapenerako plana (5 puntu gehienez).

b) Aurrekontuaren koherentzia eta proiektuaren bideragarritasuna: 20 puntu gehienez, baremo honen arabera:

AURREKONTUAREN KOHERENTZIA ETA PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Beste autonomia erkidego batzuen, MEDIAren edo IBERMEDIAren laguntzak

2 puntu gehienez

Garapenean espezializaturiko merkatuetan aukeratua izatea

3 puntu gehienez

Nazioartean zabaltzeko potentziala

5 puntu gehienez

Aurrekontuaren eta garapen proiektuaren arteko egokitzapena

10 puntu gehienez

Atal hau egoki baloratu ahal izateko ondoko merkatuetan izandako aukeraketak eta sariak kontuan hartuko dira: Cartoon Forum, Cartoon Series, Annecy Mifa Pitch, Annecy Goes to Cannes, Euroimages Cartoon Movie saria, Series Mania Forum-eko Co-Pro Pitching Sessions, Donostiako Zinemaldiko Europa-Amerika Latinoa Koprodukzio Foroa, Docs Barcelonako Public Pitch&Speed Meetings, FIPA Doc-eko Pitch, Platino Industriako IPI Pitch, Berlinale Co-Production Market, IDFA Forum, Sunny Side of The Doc-eko Global Pitch, Zinebi Industryko Pitch; edo ikus-entzuneko proiektuak sortu eta garatzeko laborategietan edo inkubagailuetan, estatuko edo Europako laguntzak lortu badituzte.

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

8.4. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, 3. oinarriko 2. eta 3. ataletan, modalitate bakoitzerako ezarritako laguntzaren diru mugei eta "onartutako aurrekontua" kontzeptuari buruzkoetan, ezarritakoari jarraikiz, eta loteslea izanen den irizpena eginen du.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz ekoiztetxe onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematea, ekoiztetxeak eskabidea berregin ahal izanen du, 3.5 oinarrian adierazi bezala, balorazio batzordeak eskabide berregina onetsi arte.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskaera aurkeztu duten ekoiztetxeei.

8.5. Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

9. Laguntzak emateko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Ebazpena pertsona eta entitate interesdunei jakinaraziko zaie eta argitaratuko da Nafarroako Gobernuaren web atariko deialdiaren fitxan.

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, ekoizle interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Presuntziozko ezespenaren aurka, ekoizle interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren (www.nafarroa.eus) Erregistro Orokor Elektronikoa erabiliz (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) bideratu beharko da deialdi honi buruzko zernahi jakinarazpen.

10. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

10.1. Deialdi honetan araututako dirulaguntza bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Dirulaguntza ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, mezenasgo-ekarpen, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

10.2. Beste entitate batzuek emandako dirulaguntzarik edo laguntzarik eskuratuz gero, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen badu.

10.3. Laguntza hau metatzen ahalko da beste edozein laguntza bateragarri salbuetsirekin, EBko beste erregelamendu baten araberakoa edo Batzordeak onartua, baldin eta laguntza neurri horiek diruz lagungarriak diren kostu identifikagarri desberdinei badagozkie. Diruz lagungarriak diren kostu identifikagarri berdinei badagozkie –partzialki edo osorik– soilik metatzen ahalko dira baldin eta ez badute gainditzen laguntzaren intentsitatea edo Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako laguntzaren gehieneko zenbatekoa.

10.4. De minimis laguntzak ez dira metatuko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8.5 artikuluaren arabera salbuetsita dauden laguntzekin, diruz lagungarriak diren gastu berberei dagokienez, baldin eta metaketa horrek erregelamendu horren III. kapituluan ezarritako laguntzaren intentsitatea gainditzen badu.

11. Onuradunek bete beharrekoak.

11.1. Dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaien egunetik hasi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek idatziz adierazi beharko dute dirulaguntzaren zenbatekoarekin ados daudela. Orobat, alde hori beren baliabideekin estaltzeko eta proiektua aurkezpenean aurreikusitako moduan mantentzeko konpromisoa hartu beharko dute. Epe hori pasatu eta idatziz adostasuna adierazi ezean, laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

11.2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate eta pertsona onuradunek dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-garapena-2024), eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.

Gardentasun betebeharrak betetzeko ezarritako ereduak Nafarroako Gobernuaren web atariaren bidez bete eta tramitatzen ahalko dira.

Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.3. Nazioarteko koprodukzioen kasuan, onuradunek ICAAk proiektua onesteko emandako ebazpena aurkeztu beharko dute dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, baldin eta eskaera egiterakoan aurkeztu ez bazuten.

11.4. Onuradunek betebehar hauek dituzte:

a) Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

b) Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

c) Proiektua aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri ematea Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari, hura gertatu bezain laster, atal horrek aurretik onespena eman dezan, baldin eta aldaketak funtsezko aldaketarik eragiten ez badu onetsitako proiektuan. Koprodukzioen kasuan, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari aditzera ematea eskatzailearen titulartasun kuotan gertatzen den edozein aldaketa, kasuan kasuko akordiotik hasi eta hamabost eguneko epean gehienez.

Onuradunak konpromisoa hartzen du diruz lagundutako proiektua deialdira aurkeztutako baldintzetan gauzatzeko. Onartutako aurrekontuan jasotako jardueraren bat egiten ez bada edo aldaketa garrantzitsuak egiten badira proiektuaren aurrekontu onartuan jasotako punturen batean, organo kudeatzaileari horren berri beharko zaio, atal horrek adostasuna eman dezan.

d) Onartzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak.

e) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea aipatutako atalari. Jakinarazpen hori finantzaketaren berri izan eta berehala egin beharko da (eta, betiere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen), egiaztatzearren betetzen dela laguntzak metatzearen gainean Europar Batasuneko araudiak ezarritakoa, baimentzen diren gehieneko intentsitateei dagokienez.

f) Betetzea sortzaile, artista eta teknikariekiko harremanei aplikatu beharreko araudia (legezkoa eta hitzartua) eta, zehazki, egunean egotea langile horiekin hitzartutako betebeharren ordainketan, Nafarroako Gobernuaren laguntzaren xede izandako filmari dagokionez.

g) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

h) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen artean.

11.5. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen hedapenerako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo zuzeneko komunikazio ekintzetan.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Inprimatutako materialen, publizitatearen eta web-orrien kasuan, elkarlan hori honako esaldi hau txertatuz jakinaraziko da: "Subvenciona/Laguntzaile", eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala). Filmaren kredituen kasuan, hedapena hasierako kredituetan eginen da, jendeak argi eta garbi irakurtzeko moduan. Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web atarian kontsultatu daitezke, edo Argitalpen Atalaren bidez.

11.7. Ekoiztetxeak hitz ematen du ez duela hizkera edo irudi sexistarik erabiliko inolako publizitate edo informazio euskarritan. Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: "El Género como prioridad" (http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf).

12. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

12.1. Laguntzen ordainketa bi alditan eginen da: lehenbiziko ordainketa 2024an eginen da eta onartutako dirulaguntzaren %65era bitarte ordainduko da; bigarren ordainketa 2025ean eginen da eta emandako dirulaguntzaren %35era bitarte ordainduko da, hurrengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.

Horretarako, entitateak berariazko eskabide bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eskatutako dokumentazioarekin batera.

Eranskinak eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honetara erantsitako ereduetara egokituko dira, zeinak eskuragarri egonen baitira tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-garapena-2024).

12.2. Lehenbiziko ordainketa (2024):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %65eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2024rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %65). Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2024ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen V. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztu beharko dira, IV. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

12.2.2. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, aurrerakin gisa, eta gehienez esleitutako dirulaguntzaren %65 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2024ko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2024ko urriaren 31rako, egun hori barne, V. eranskina (Aurrerakinaren eskaera) aurkeztu beharko da, Excel formatuan, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

12.2.3. 2024an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskaerari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %65 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio bigarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

12.3. Bigarren ordainketa (2025): Ordainketa.

Bigarren ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren %35ekoa izanen da, eta diruz lagundutako jarduera bukatutakoan ordainduko da, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu 2025eko urriaren 31rako (egun hori barne):

a) Garapen proiektua azaltzeko memoria zehatza, honako hauek jasoko dituena:

–Proiektuan gauzatutako jardueren txostena, non adieraziko baita proiektuaren alderdiak noraino bete diren, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

–Gidoi osoa.

–Lehenengo produkzio plan xehatua eta ikus-entzunezko lanaren behin-behineko aurrekontua.

–Filmaketa plana, aurreikusitako lokalizazioak berariaz aipatuta.

–Castingerako proposamena.

–Filmaren finantzaketa plana.

–Laguntzaren eskaeran konprometitutako beste jarduketa batzuk.

b) Inprimatutako elementuak eta publizitatekoak, hala nola dosierra, teaserra, etab., halakorik bada.

c) VI. eranskina (Kostuari eta finantzaketari buruzko adierazpena) Excel formatuan, gastua justifikatzeko prozesuarekin lotutako informazioa jasotzen duena.

d) Enpresa elkarteen koprodukzioa bada, enpresa elkartea osatzen duten ekoizle guzti-guztien informazioarekin bete beharko da eranskin hori.

e) Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:

BENETAKO KOSTUA, GUZTIRA: Proiektuaren garapenari lotutako gastuen guztizko zenbatekoa epigrafeen arabera. Gastu guztiak sartzen dira, diruz lagungarriak izan edo ez, bai eta diruz lagungarri den epetik kanpoko gastuak ere. Zutabeka jasoko dira ekoiztetxe eskatzailearen gastua, hari dagokion Nafarroan egindako gastuaren zatia eta guztizko gastua, koprodukzioa bada.

FAKTUREN ZERRENDA: Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data; hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFK; fakturaren kontzeptua; guztirako zenbatekoa (zerga-oinarria, BEZa edo PFEZa zehaztuta), eta kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, ekoiztetxe eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data.

Ez dira zerrendan sartuko aurreko urteko IV. eranskinean (Konturako ordainketaren eskaera) sartutako fakturak.

Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoaren zatia bereizita jasoko da.

AMORTIZAZIO GASTUARI LOTUTAKO FAKTUREN ZERRENDA: Amortizatzeko moduko gastutzat hartzen ahal diren aktibo guztien fakturen/frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data, hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, guztizko zenbatekoa (zerga-oinarria eta BEZa zehaztuta). Era berean, zenbateko diruz lagungarria eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoa zehazteko jarraitutako metodoa adieraziko da.

NOMINEN ZERRENDA: Proiektuari lotutako langileen nominen zerrenda zenbakiduna, berariaz adierazita zenbateko gordina, Gizarte Segurantza eta PFEZa: Era berean, proiektuari aplikatutako portzentajea eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zatia adieraziko dira.

Ez dira zerrendan sartuko aurreko urteko IV. eranskinean (Konturako ordainketaren eskaera) sartutako nominak.

FINANTZABIDEAK: Finantzaketa iturrien eta emandako laguntzen zerrenda (benetan kobratu diren kontuan hartu gabe).

DATU ESPEZIFIKOAK: Epigrafe honetako a), h) eta i) ataletako agirietan zehaztutako datu espezifikoak biltzen dira.

f) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen frogagiriak, 7.1) oinarriaren arabera gastu diruz lagungarritzat hartzen direnenak. Fakturek 2023ko azaroaren 1etik aurrera eginak izan beharko dute, eta Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZren gastuei dagozkienak.

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

Proiektuaren gastu diruz lagungarriekin lotutako gastu guztiek (7.1 oinarrian definituak) ordainagiriak beharko dituzte. Egindako gastutzat joko da oinarri hauetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. 100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Gastuen eta ordainketen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VI. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

Konturako ordainketaren eskaeran aurkeztutako gastu-frogagiriei dagozkien ordainagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, artxibo bereizian, IV. eranskinean (Konturako ordainketaren eskaera) agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuta.

g) Diru-sarreren egiaztagiriak (funts berekien ekarpena, beste dirulaguntza batzuk, zerga-kenkariak, inbertitzaileen ekarpenak).

h) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.

–Entitate eskatzailean edo diruz lagundutako proiektuan aplikatutako kontziliazio-neurriak.

i) Proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena, gauzatu bada.

12.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

12.5. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazio-kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako baldintza hauek betez eginen dira:

I.–Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II.–Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.

12.6. Gastu diruz lagungarrien barruan 2025eko laugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZaren atxikipenak sartu badira, bai eta 2024ko urriko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, pertsona edo entitate onuradunak, beranduenez 2025eko otsailaren 15ean, dagozkion likidazioak eta egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu; hala egin ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.

12.7. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

12.8. Nafarroan egindako gastuaren ehunekoa, benetan egindako gastuaren gainean neurtua, txikiagoa bada onuradunak eskaera egiteko unean adierazi zuena baino, dagokion laguntza doituko da justifikazioa egin ondoren, eta haren zenbatekoa murriztuko da taula honetan adierazitakoaren arabera:

PORTZENTAJEA, ESKABIDEAN ADIERAZITAKOA BAINO TXIKIAGOA

MURRIZKETAREN %

11-20 puntu gutxiago

%5

21-30 puntu gutxiago

%10

31-40 puntu gutxiago

%15

41-50 puntu gutxiago

%20

51-60 puntu gutxiago

%25

Nafarroan egindako gastuaren ehunekoa ez badator bat 5.2.a) oinarrian xedatutakoarekin, 14. oinarrian xedatutakoaren arabera eskatuko da itzulketa.

13. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

13.1. Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina onesten duen 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuko 27.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak, aipatu legearen 25.1.f) artikuluan adierazten diren pertsonek egiten baldin badituzte, gizarte interesekotzat hartuko dira. Aldiz, lege beraren 25.2 artikuluan adierazten diren pertsona edo entitateak ez dira hartuko kultur mezenasgoaren onuraduntzat. Ondorio horietarako, eskatzaileek VII. eranskina (Mezenasgoaren erantzukizunpeko adierazpena) bete beharko dute, zeina Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bidez bete eta izapidetzen ahalko baita.

13.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak (foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen).

13.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek bukaerako memoria batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

13.4. Proiektuak jasotako laguntzaren intentsitatea neurtzeko, mezenasen kenkari fiskala laguntza gisa zenbatuko da, eta zenbatekoa bereizita adierazi beharko da VI. eranskineko finantzaketari buruzko fitxan.

14. Dirua itzultzea.

Ekoiztetxe onuradunak ez badu behar bezala justifikatzen proiektua gauzatu duela, edo betetzen ez baditu hitzemandako baldintzak, 5. oinarrian adierazi direnak, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

15. Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

15.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan.

16. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

17. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iragarkiaren kodea: F2405950