101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Basaburuko Udalak, 2024ko apirilaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen berraztertzea Basaburuko udal-mugarteko balorazio txostena.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan.

Basaburuan, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2406836