101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Xehetasun azterketa, Eultza Jaurerriaren Planeko UE2ko 1.2.1 lurzatian (1. poligonoko 90. lurzatia). Hasierako onespena

Alkatetzak, 2024ko apirilaren 10ean emandako 411/2024 Ebazpenaren bidez, Eultza Jaurerriaren Planeko UE2ko 1.2.1 lurzatiaren xehetasun-azterlana onartu zuen hasiera batean, Barañaingo 1. poligonoko 90. katastro-partzelari dagokiona, High Innovation Getafe SLk sustatuta.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, aztertu ahal izan dadin eta dagozkion alegazioak aurkez daitezen.

Barañainen, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2406906