101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketaren aldaketa, 2. poligonoko 749. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Aiegiko Udalak, 2024ko maiatzaren 2ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Juan Goñi Noguések sustatutako aldaketa, eraikuntzaren –eta, hortaz, area eraikigarriaren– gehieneko lerrokadura berri bat zehazteko, Aiegiko Udal Katastroko 2. poligonoko 749. lurzatiaren barruan.

Onetsitako xehetasun-azterketaren aldaketa jendaurrean jarriko da 20 egunez, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian hedapen gehien duten egunkarietako batean, jarraituz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari. Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean. Alegaziorik aurkezten ez bada, agiriak behin betiko onespena jasoko du.

Aiegin, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2407248