101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 023 sistema orokorra mugatzeko. Hasierako onespena

Alkatetzak 2024ko apirilaren 29an emandako 24-103 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Arguedasko 023 sistema orokorra mugatzeko, herritarrek parte-hartzeko prozesua egin ondoren (hala ezarrita dago Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 7. artikuluan).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2406880