101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 144. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko apirilaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea idatzitako xehetasun-azterketa bat, 3. poligonoko 144. lurzatian aplikatzekoa den araudia aldatzeko. Diana Gil Setasek sustatu du.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2406720