101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Akordioa, enkante bidez saltzeko Taxoareko 3. poligonoko 217., 218. eta 219. partzelak

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko apirilaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen saltzea Taxoareko 3. poligonoko 217., 218. eta 219. partzelak, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoaren bitartez.

Hasierako prezioa: 122.400,00 euro.

Lizitatzaile bakoitzari ezin izango zaio partzela bat baino gehiago adjudikatu.

Proposamenak aurkeztuko dira Arangurengo Udalaren erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2406929