101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Larreen (bazkalekuak) aprobetxamendurako eskaera, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez

Andosillako Udalak, 2024ko martxoaren 19an egin bilkura berezian, erabaki zuen prozedura bat abiatzea larreen (bazkalekuak) aprobetxamendua adjudikatzeko herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez. Hori guztia, jarraikiz honako hauetan xedatuta dagoenari: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua arautzen duen dekretua).

Adjudikazioa jasotzeko eskubidea dutela uste duten interesdunek egin dezakete eskaera, eta, horretarako, aurkeztu beharko dituzte eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak, Udalaren Idazkaritzan dauden baldintzen arabera.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Andosillan, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2407088