101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Artatzako UE5eko aprobetxamendua lagatzeko betebeharra betetzeari buruzkoa, ordezko zenbatekoa eskudirutan ordainduz. Behin betiko onespena

Ameskoabarreneko Udalak hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Artatzako (Ameskoabarrena) UE5 unitatearen birpartzelazio proiektuari lotuta. Proiektuak eragina dauka 9. poligonoko 730. katastro-lurzatiaren ipar-mendebaldeko zati batean, eta Artatzako Kontzejuak sustatu zuen. Espedientean agertzen den testuaren arabera onetsi zen.

Espedientea argitara eman zen, eta 2023ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 30ean, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean ezarritakoarekin. Epe horretan, ez da alegaziorik jaso kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren aurka.

Beraz, Udaleko osoko bilkurak 2023ko maiatzaren 23an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Artatzako UE-5 unitateari (Artatzako 9. poligonoko 730. lurzatia) dagokion kudeaketako hirigintza-hitzarmena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hitzarmen horrekin, eskudiruarekin ordezten da lurzatiaren nahitaezko lagapeneko irabazizko aprobetxamendua.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zudairin, 2024ko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Zudairin, 2023ko martxoaren 3an.

ARTATZAKO UE5 UNITATEAREN NAHITAEZKO APROBETXAMENDUA ESKUDIRUTAN EMATEKO BEHARRA BETETZEKO HITZARMENA

AGERTU DIRA:

Alde batetik: Estibaliz Erdocia Ormazabal, alkate gisa, Ameskoabarreneko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz (IFK: P3101300F; helbidea: San Anton kalea 30, Zudairi).

Beste aldetik: Roberto Pérez López, Artatzako Kontzejuko buru gisa, aipatutako kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz (IFK: P3135800-E; helbidea: Santa Maria kalea, Artatza).

Alderdiek hitzarmen hau sinatzeko gaitasun nahikoa aitortzen diote elkarri, eta honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.–Artatzako Kontzejua Artatzako UE5 unitatearen birpartzelazioa sustatzen ari da, eta unitate horrek barne hartzen du Artazako 9. poligonoko 730. katastro-lurzatiaren (197. partzela zaharra) iparraldeko muturraren zati bat eta iparraldetik muga egiten duen bidearen zati bat. Aurkeztutako proiektuaren arabera, 2.689,00 m²-2.681,27 m²-ko azalera du gutxi gorabehera.

Bigarrena.–Hiri-lurzoru finkatugabearen jabeek, besteak beste, eremuaren aprobetxamenduaren %10ari dagokion lurzoruaren lagapena eman behar diote, nahitaez eta doan, administrazio jarduleari. Izan ere, hala ezartzen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 98.d artikuluan (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen legegintzako foru-dekretua). Lagapen hau urbanizazio kargetatik salbuetsirik egonen da, karga horiek guztiak jabeen bizkar izanen baitira. Kontuan hartu beharreko lurzoruaren balioa, beraz, lurzoru urbanizatuarena izanen da.

Hirugarrena.–Birpartzelazioaren jarduketa-eremua ez da nahikoa Udalaren aldeko nahitaezko eta doako lagapenaren %10ak lurzati independente bat sortu ahal izateko. Beraz, salbuespen gisa, lagapena eskudiru bidez eginen da.

Laugarrena.–Udaleko zerbitzu teknikoek Artatzako UE5 unitateko aprobetxamenduaren %10 baloratu dute. Kontuan izan dute proposatutako eraikigarritasuna kalkulatzeko, biderkatu behar dela ezarritako gehieneko okupazioa (448,00 m²) baimendutako solairu kopuruarekin (3 solairu), eta ez dira kontuan hartu balizko soto edo erdisotoko solairuak. Beraz, kuantifikazio hauek lortu dira:

Ondoriozko lurzatiaren prezioa m²-tan

376,85 euro/m²

Eraikitako m² bakoitzeko prezioa

125,62 euro/m²

Datu horiekin, urbanizazio-kargarik gabeko aprobetxamenduaren %10ari dagokion lagapena 16.882,66 eurokoa da.

Bosgarrena.–Artatzako UE5eko aprobetxamendua lagatzeko betebeharra 16.882,66 eurotan baloratu da, birpartzelazioa behin betiko onetsi aurretik. Beraz, Artatzako Kontzejuak kantitate hori ordaindu beharko dio Udalari, eta dirua Udalaren kontuan sartuko du.

Seigarrena.–Hitzarmen hau onetsi zen Udalak 2023ko martxoaren 1ean egindako osoko bilkuran, eta jendaurrean jarriko da Udalaren ediktu-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hogei eguneko epean, nahi duen orok azter dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak edo oharrak egin ditzan. Berariaz jakinaraziko zaie ukitutako jabeei eta Kontzejuari.

Eta ados daudela erakusteko, bi alderdiek hitzarmenaren bi ale sinatu dituzte, goian aipatutako tokian eta egunean.

Estibaliz Erdocia Ormazabal

Roberto Pérez Elorza

Iragarkiaren kodea: L2406928