101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024. urterako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Lehendakaritzaren apirilaren 30eko 05/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2024. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

–Plaza zenbakia: 14. Lanpostua: jubilotekako arduraduna. C maila. Araubide-juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: C1 (ahoz eta idatziz).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxalarren, 2024ko apirilaren 30ean.–Presidentea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2406959