101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoarekin bat, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gitarra espezialitatean aritzeko irakaslearen 1 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, 2024ko apirilaren 29an:

Iruñeko Udalaren eta haren Erakunde Autonomoen zerbitzurako aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion Joaquín Maya Musika Eskola Bereziko irakasle lanpostu bat, gitarrako espezialitatean, sartzeko prozeduraren bidez eta salbuespenezko merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan, argitaratuko deialdiarekin bat etorrita egin baita, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoarekin bat, hautaketa Epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko,

ERABAKITZEN DA:

1. Beatriz Fernández Macías Udaleko funtzionario izendatzea Joaquín Maya Musika Eskolako irakasle lanpostuan, gitarra espezialitatean, 1-202927-1 plaza zenbakia esleituta.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko ekainaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia jakinarazten da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 29an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2407109