2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Gora jotzeko 23-2423 errekurtsoa, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestearen aurkakoa, honako deialdi honetan: deialdia, Barañaingo Udaltzaingorako udaltzain-agentearen bi plaza (kopurua handitzen ahal da) oposizio bidez betetzeko
Iragarki honen bidez jakinarazten da Rubén Diaz Peña jaunak 23-2423 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Alkatetzaren azaroaren 20ko 1301/2023 Ebazpenaren aurka, zeina argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko abenduaren 1ean. Ebazpen horren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda deialdi honetarako: deialdia, Udaltzaingorako udaltzain-agentearen bi plaza (kopurua handitzen ahal da) oposizio bidez betetzeko.
Hala bada, interesdunak epatzen dira, aukera izan dezaten alegazioak egiteko, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz egiten ahalko dira (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Hori guztia, jarraikiz aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluei.
Jarri den errekurtsoaren kopia bat eskuratzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskabide baten bidez, zeina zuzenduko baitzaio Barañaingo Udalaren Aholkularitza Juridikoko Departamentuari. Eskabidean adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten hura bidaltzea.
Barañainen, 2024ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2406818