101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Goizuetako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko otsailaren 13an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00744.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200100744 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra.

"Erregistrokoa:

Goizuetako 950 zenbakiko finka. Iruñeko 5. Jabetza Erregistroko 3125. liburukia, 36. liburua, 75. folioa.

Lehena.–Goizuetako Udalaren bederatziehun eta berrogeita hamargarren erregistro-finkaren (CRU 31014000149058) hipoteka-deskribapena, 2., 4. eta 5. inskripzioetatik hartutakoa, honako hau da:

Hiri finka.–Olaberria izeneko etxea, Santi Espiritu kaleko hamazazpian dagoena, Goizuetako jurisdikzioan; ehun eta bi metro eta hogeita lau dezimetro koadro ditu orubeak. Mugakideak: iparraldean, etxearen orubea; hegoaldean, patio bat; ekialdean, bide publikoa; eta mendebaldean, etxearen baratzea. Beheko solairua eta ganbara ditu, teilazko estalkiarekin. Katastroko 2. poligonoa, 32. lurzatia, 1. azpiarea, 3., 4. eta 5. hiri unitatea.

Lehena-Bis.–Finka hau ez da grafikoki koordinatu katastroarekin ekainaren 24ko 13/2015 Legean ezarrita dagoen moduan.

Katastrokoa.–Goizuetako 2. poligonoa, 44. lurzatia, 1. azpiarea, 1., 2. eta 3. hiri unitateak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002366235TK.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko maiatzaren 7an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2407393