101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1275/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina. Foru agindu horrek onesten ditu Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2.1.b) artikuluak gaikuntza ematen dio Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Zuzendaritzari foru aginduaren I. eranskina ebazpen bidez aldatzeko, unibertsitate irakaskuntza ofizialekin bat eguneratu edo egokitu behar denean.

Aipatu apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean eginiko azken aldaketaz geroztik, hasiera batean zenbait espezialitatetan lan egiteko eskatzen ez ziren titulazio batzuk barne hartzeko proposamenak egin dituzte partikular, erakunde, lanbide-elkargo eta elkarte batzuek. Espedientean bildu dira Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak emandako txostenak, zeinetan proposamen horiek onartzea edo ez onartzea proposatzen baita.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduak (zeinak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten baititu) 14. artikuluan emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzea. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dira. Eranskina honela aldatzen da:

1.–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

–Enpresen Administrazioa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Negozio Kudeaketa.

–Marrazketa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Ekonomia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Negozio Kudeaketa.

–Ekipo Elektronikoak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Soziologia Aplikatua.
    • Negozio Kudeaketa.

–Informatika espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Bideojokoen Diseinua eta Garapena.

–Esku-hartze Soziokomunitarioa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Soziologia Aplikatua.

–Bero eta Fluido Ekipoen Instalazioa eta Mantentze-lanak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Instalazio Elektroteknikoak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Matematika espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Negozio Kudeaketa.
  • Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Arkitektura Teknikoa.

–Fabrikazio Mekanikoaren Proiektuen Bulegoa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Politika eta Administrazio Zientziak.

–Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozedurak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Bioteknologia.

–Merkataritzako Prozesuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Politika eta Administrazio Zientziak.

–Osasun Prozesuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Bioteknologia.

–Komunitatearentzako Zerbitzuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Soziologia Aplikatua.

–Sistema Elektronikoak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Irudi eta Soinuko Teknikak eta Prozedurak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Bideojokoen Diseinua eta Garapena.

2.–Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa:

–Estetika espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Bioteknologia.

–Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Arkitekturako Gradua.

–Ibilgailuen Mantentze-lanak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Makinen Mekanizazio eta Mantentze-lanak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

–Ile-apainketa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Bioteknologia.

–Soldadura espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Automobilgintzaren Ingeniaritza.

3.–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.

–Dantza Klasikoa, Dantza Espainiarra, Dantza Garaikidea eta Flamenkoa espezialitateetan, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Ikusizko Arteak eta Dantzako Gradua, Dantza Klasikoa, Dantza Espainiarra eta Dantza Garaikidea aipuetan.

4.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa:

–Marrazketa Artistikoaren eta Kolorea espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Bideojokoen Diseinua eta Garapena.

–Ikus-entzunezko Baliabideak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Bideojokoen Diseinua eta Garapena.

–Industria Antolaketa eta Legeria espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:
    • Soziologia Aplikatua.

5.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa:

–Moldeak eta Erreprodukzioak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria, ondokoetan:
    • Bitxigintza Artistikoa.

2. Xedatzea Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitara dadila, osorik, informazio ondorioetarako, eta aurreko puntuan aipatu aldaketak kontuan hartuta, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina. Foru agindu horren bidez onesten dira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Aldi baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, baita horren Langileen Kontrataziorako Atalera ere. Horiek guztiak Hezkuntza Departamentuko unitateak dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2024ko apirilaren 24an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2406734