101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

27/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez, 2024ko apirilaren 29rako deitutako greba orokorra dela eta, bermatzen baita hirugarrenek emandako funtsezko zerbitzuen funtzionamendua Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren abenduaren 14ko 44/2023 Ebazpenaren bidez NASERTICi egindako mandatuaz den bezainbatean, hots, Tuterako Herritarren Arretarako Bulegoan informazio eta arreta zerbitzuak ematea.

CGT sindikatuak greba orokorrerako deia egin dute 2024ko apirilaren 29rako.

Kontuan harturik Administrazioak orokorrean ematen dituen zerbitzu batzuen izaera publiko eta funtsezkoa (zenbait esparrutan bereziki), beharrezkoa da neurriak hartzea herritarrei konpondu ezinezko kalteak saihesteko. Kontuan hartu behar da, halaber, langile publiko guztiek eskubide konstituzionala dutela iragarritako lanuztean parte hartzeko ala ez, eta eskubide hori, orobat, Administrazioko zentroen eta bulegoen funtzionamendua bermatuz babestu behar da.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuaren bidez, behar diren neurriak hartu ziren, greba deialdiak direla-eta, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen funtsezko zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko. Foru dekretu horrek, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako organo eskudunei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horietan arreta emateko behar diren langileak ere, betiere greba-deialdia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko organo eskudunek behar diren jarduketak egin ondoren Greba Batzordearen aurrean, zehaztu behar da zer langile behar diren gutxieneko zerbitzuak bermatzeko hirugarrenek ematen dituzten funtsezko zerbitzuen funtzionamenduari begira, zehazki, NASERTICi egindako mandatuaz den bezainbatean, hots, Tuterako Herritarren Arretarako Bulegoan informazio eta arreta zerbitzuak ematea.

Greba deialdia dela eta, hirugarrenek Tuterako Herritarren Arretarako Bulegoan ematen dituzten zerbitzuak funtsezkotzat jotzen dira, herritarrek idazkiak eta dokumentuak aurkezteko duten eskubidea eta zerbitzu publikoetara berdintasunez iristeko eskubidea babestuko badira. Eskubide horiek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean daude aitorturik, eta, bereziki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 102., 106. eta 108. artikuluetan. Horregatik, erregistro zerbitzua bermatu behar da, ezinbestekoak diren gutxieneko langilez hornituta.

Azaldutakoaren ondorioz, foru agindu honen xedea da hirugarrenek ematen dituzten funtsezko zerbitzuak arautzea; zehazki, NASERTICek Tuterako Herritarren Arretarako Bulegoan ematen dituen erregistro zerbitzuak.

Hortaz, ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, horren bidez behar diren neurriak hartu baitziren, greba deialdiak direla eta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtsezko zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko,

AGINTZEN DUT:

1. 2024ko apirilaren 29rako deitutako greba orokorra dela eta, greba egiteko eskubidea erabiliko da funtsezko gutxieneko zerbitzu hauek mantentzen direla errespetatuz:

–Tuterako Herritarren Arretarako Bulegoa, zeina NASERTICek kudeatzen baitu: langile bat, administrari profilekoa.

2. Foru agindu honetan jasotzen diren funtsezko zerbitzuak zerbitzuaren kudeaketaz arduratzen den enpresak horretarako izendatzen dituen langileek beteko dituzte.

3. Aipatutako langileen lanuzteak eta lan-gorabeherak ez-legezkotzat joko dira, eta kasuan kasuko legeriaren arabera zehatuko dira. Langile horien lana aipatutako bulegoaren arduradunak zehaztuko du.

4. Foru agindu hau Greba Batzordeari eta NASERTICi jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura eta Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko apirilaren 26an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2406816