101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1352E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita gasturako bigarren baimena, 375.000 eurokoa, langabeak kontratatzeko konpromisoa atxikia duten prestakuntza ekintzak 2024an egiteko deialdia finantzatzeko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 18ko 7963E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi ziren 2024rako dirulaguntza deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, langabeak kontratatzeko konpromisoa atxikia duten prestakuntza ekintzak egiteko.

Deialdiari buruzko aipatu ebazpen horren 4. puntuan adierazten da gehienez 200.000 euro gehiago baimentzen ahalko direla.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 2ko 1304E/2024 Ebazpenaren bidez ebazpen hura aldatu eta adierazten da gehienez 1.500.000 euro gehiago baimentzen ahalko direla.

Langabeak kontratatzeko konpromisoa atxikia duten prestakuntza ekintzetarako eskaera gero eta gehiago dagoenez, hasieran esleitutako zenbatekoa agortzen ari da. Gainera, NL-NEZ prospekzio-lanak egiten ari da eskura dituen zerbitzuak ezagutzera emateko, eta SODENAk ere laguntzen dio horretan, Nafarroan instalatutako enpresa handietara egiten dituen programatutako bisitetan zehazki programa hau aurkezten ari baita. Horren ondorioz, hainbat enpresak adierazi dute kontratatzeko konpromisoa atxikia duen prestakuntzarako dirulaguntza hau erabiltzeko interesa dutela, langabeak prestatzeko eta kontratatzeko eta beren taldeetan sartzeko helburuarekin.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Azaldutako guztiagatik, bigarren baimena ematea proposatzen da, 375.000 euroko gasturako, 2024ko gastu aurrekontuko "Enplegu-konpromisoa atxikia duten prestakuntza-ekintzetarako laguntzak eta hainbat kolektiborentzat. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950002 96200 4709 242104 partidaren kargura.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 375.000 euroko gasturako baimena ematea 2024ko gastu aurrekontuko "Enplegu-konpromisoa atxikia duten prestakuntza-ekintzetarako laguntzak eta hainbat kolektiborentzat. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950002 96200 4709 242104 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 7an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2407382