101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1279E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2024rako gastua baimentzen baita dirulaguntza hauetarako: Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresentzako dirulaguntzak, enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko; era berean, martxoaren 2ko 226E/2021 Ebazpenaren 10.1, 14 a), 16.1.1, 22. eta 23. oinarri arautzaileak aldatzen dira eta 24. oinarria gehitzen da. DDBN identifikazioa: 755357.

Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, bitartekaritza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko; horien oinarri arautzaileak 2024. urtea baino lehen onetsi dira.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horregatik, bidezkoa da 2024. urterako gastua baimentzea dirulaguntza hauetarako: Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten dituzten inbertsioetarako dirulaguntzak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 2ko 226E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi horren oinarriak onetsi ziren, eta otsailaren 23ko 476E/2022 Ebazpenaren eta apirilaren 3ko 1810E/2023 Ebazpenaren bidez aldatu.

Deialdia indarrean sartu zenetik igaro den denboran hura kudeatzen eta izapidetzen izandako esperientziaren ondorioz, beharrezkoa da 10.1, 14 a), 16.1.1, 22. eta 23. oinarri arautzaileak aldatu eta 24. oinarria gehitzea, helburu hauekin: aurkeztu beharreko dokumentazioa argitzea, balorazio irizpideetako bat aldatzea, de minimis araubidea eguneratzea eta inbertsio-proiektuak aldatzeko oinarri berri bat sartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 100.000 euroko gastua baimentzea, 2024rako gastuen aurrekontuko "Gizarteratze eta laneratze enpresetan inbertsioak egiteko laguntzak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 7709 241204 partidaren kargura, Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresei dirulaguntzak emateko, enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten dituzten inbertsioetarako. DDBN: 755357.

2. 80.000 euroko gastua baimentzea, 2024rako gastuen aurrekontuko "Gizarteratze eta laneratze enpresetan inbertsioak egiteko laguntzak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 7709 241205 (E) partidaren kargura, Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresei dirulaguntzak emateko, enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten dituzten inbertsioetako. DDBN: 755357.

3. Aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 2ko 226E/2021 Ebazpena, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzak; zehazki haren eranskina aldatzen da, honela:

–3.1. Deialdiaren 10.1 oinarria aldatzea, testu hau izateko:

10. Aurkeztu beharreko agiriak.

10.1. Oinarri hauetan ezarritako dirulaguntzak jaso nahi dituzten enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Egin beharreko inbertsioaren proiektua (III. eranskina), informazio hau adierazita:

–Egin beharreko inbertsioaren deskribapen xehatua.

–Kontzeptu diruz lagungarrien zerrenda, egin beharreko inbertsioaren proformako fakturak erantsita edo, inbertsioa egina badago eskaera aurkeztu aurretik, haien fakturak erantsita.

–Sortutako edo sortu beharreko lanpostuen kopurua, dirulaguntzen xedeko epean, eta inbertsioak enplegua sortzearekin duen loturaren justifikazioa.

–Errolda-ziurtagiria, hala badagokio, 14 a) oinarrian ezarritakoaren arabera.

–Plantillari eusteari buruzko justifikazioa, hala badagokio, 14 b) oinarrian ezarritakoaren arabera.

–Adierazi zenbat pertsona laneratu behar diren, 14 c) oinarrian ezarritakoaren arabera.

–Zehatz-mehatz azaldu aurreikuspenak: negozio-lerro berriak, merkatu berrietan merkaturatzea eta/edo bezero berriak lortzea, hala badagokio.

–Norberak finantzaketan laguntzeko ekarriko duen ehunekoa.

b) Erantzukizunpeko adierazpena:

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzeari buruzko adierazpena (I. eranskina).

–Helburu bererako beste administrazio publiko batzuei eskaturiko edo horiek emaniko laguntzak edo dirulaguntzak azalduko dituen adierazpena, edo horrelakorik ez duela eskatu dioen adierazpen espresa, hala bada; orobat, helburu bererako dirulaguntza edo laguntza eskaera berriak eta lortzen diren laguntzak hamabost eguneko epean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari idatziz jakinarazteko konpromisoa ere. Adierazpen horretan, halaber, laguntza-eskaeraren aurreko hiru urteetan jasotako de minimis araubideko laguntza guztiak jasoko dira, bai eta eskatutakoak ere, baldin eta ebatzi zain badaude (II. eranskina).

c) Lehenago Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik ez badu inoiz jaso, "Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera" izeneko inprimakia, banku entitateak behar bezala betea.

–3.2. Deialdiaren 14 a) oinarria aldatzea, testu hau izateko:

14. Balorazio irizpideak.

Aurkezten diren eskaerak baloratzeko, Balorazio Batzordeak ondoren aipatzen diren irizpideak izanen ditu kontuan:

a) Enplegua sortzea: 15 puntu gehienez.

5 puntu emanen dira enpresak kontratatu duen edo kontratatu asmo duen langile bakoitzeko, baldin eta langile hori gizarte bazterketa egoeran badago eta kontratazioa deialdiaren epealdian egiten bada.

Kontratazio horiek handitu beharko dute laneratze enpresak aurreko urteko urriaren 31n zuen langile kopurua.

Gainera, 5 puntu gehiago hartzen ahalko dira, kontratatutako pertsona 5.000 biztanletik beherako udalerri batean erroldaturik badago, kontratazioaren unean.

–3.3. Deialdiaren 16.1.1 oinarria aldatzea, testu hau izateko:

16. Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

Dirulaguntza ordaintzeko, bide hauetako bat erabiliko da:

1.1. Jarduera oso-osorik gauzatu ondoren, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera justifikatuta.

Kasu horretan, entitate onuradunak uneko urteko azaroaren 5a baino lehen aurkeztu beharko du espedientearen likidazioa egiteko behar den dokumentazio osoa:

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzeari buruzko adierazpena.

–Bestelako laguntzei eta de minimis araubideko laguntzei buruzko adierazpena.

–Egindako inbertsioaren memoria zehatza.

–Gastuen zerrenda. Horrekin batera, fakturen kopiak eta dagozkien ordainagiriak aurkeztu beharko dira, hau da, banku-transferentziak, karguak edo banku-laburpenak. Txekea ez da onartzen ordainagiri gisa.

–14. oinarrian ezartzen diren eta baloratu diren kontzeptuen justifikazioa.

–Dirulaguntzari lotutako gastu diruz lagungarrien eta diru-sarreren zerrenda sailkatua.

1.2. Emandako dirulaguntzaren %50eko ordainketa partzial bat egiten ahalko da inbertsioa egiteko epea bukatu baino lehen, enpresak justifikatzen badu aurreikusitako inbertsioaren %50 egin eta ordaindu duela.

Ordainketa aurreikusitako epean eskatzen ez bada, ulertuko da enpresak uko egin diola. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

–3.4. Deialdiaren 22. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

22. De minimis araubidea.

1. Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2832 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresei emandako de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, Europar Batasuneko estatu batek enpresa bakar bati emandako de minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 750.000 eurotik gorakoa izanen hiru urteko edozein alditan. Enpresa bakarraren definizioa aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago.

2. Horretarako, enpresek hiru urteko edozein alditan jasotako beste de minimis laguntzak aitortu behar dituzte.

–3.5. Deialdiaren 23. oinarria aldatzea, testu hau izateko:

23. Onetsitako proiektuen aldaketak.

1. Proiektuak edo dirulaguntzak ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatu aurretik, horren berri eman beharko zaio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, haietarako baimena eman dezan.

Aldaketa egiteko eskaeretan behar bezain ongi azaldu beharko da aldaketarako arrazoia, edo zer arazo sortu den proiektua hasieran pentsatu bezala ez egiteko. Proposatutako aldaketa hasi baino lehen aurkeztu beharko da.

2. Aldaketa horiek funtsezkotzat jotzen badira, NL-NEZek ebazpen bat emanen du onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxitu edo bertan behera uzteko, sartutako aldaketen garrantziaren proportzioan.

Aldaketa ez funtsezkotzat jotzen bada, organo kudeatzaileak emandako ofizioaren bidez jakinaraziko da baimena.

–3.6. 23. oinarria 24. oinarria izanen da aurrerantzean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2407313