101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

103E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2025. urterako 123.270,85 euroko gastu osagarrirako konpromisoa hartzen baita I+G proiektuetarako laguntzen 2024-2027 deialdian.

Nafarroako Gobernuak, 2023ko azaroaren 15ean eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Gobernuaren AKORDIOA, 2023ko azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiari 170.000,00 euroko urte anitzeko gastu osagarrirako konpromisoa har dezan, I+G proiektuetarako 2024-2027 deialdiaren tramitazio aurreratua egiteko.

Hortaz, deialdiak gasturako zenbateko hauek dauzka baimenduta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

(eurotan)

820005 82600 7701 467310, I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako EGEF 2021-2027 PO

2025

2.400.000

2026

7.600.000

2027

7.000.000

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak eman abenduaren 20ko 429E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen 2024-2027 deialdia (2024ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, urtarrilaren 18koan). Deialdi horretan 2.000.000 euroko gehieneko zenbateko gehigarria finkatzen da. Zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko.

Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik.

Gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko eta hori jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

2023-2026 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen deialdian, 2025eko ekitaldietako zenbatekoak askatu ziren, deialdi hau emateko erabili nahi direnak, S4 Proiektu Estrategikoen eta Ekintzailetzaren Zerbitzuan gastu-helburuak betetzeko.

Aurretik azaldutakoagatik, erreserba eta baimen osagarrien bidez, aipatutako dirulaguntzen legearen eta deialdia onesten duen ebazpenaren arabera, eta 13/2007 Foru Legean jasotako 600.000 euroko mugarekin, zeinak konpromiso hori gobernuaren beste erabaki bat eskatu gabe hartzea ahalbidetzen baitu, aurreikusten da 123.270,85 euro handitzea 2025. urtean gastu-konpromisoa.

Azaldutakoa ikusita, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 70/2023 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean egindako eskumen-deskontzentrazioaz baliatuta, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. 2025. urterako 123.270,85 euroko gastu osagarrirako konpromisoa hartzea I+G proiektuetarako laguntzen 2024-2027 deialdian, baldin eta kreditu egokirik eta nahikorik bada Nafarroako 2025eko aurrekontu orokorretan. Hau da zenbatekoaren banakatzea:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA (eurotan)

820005 82600 7701 467310, I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako EGEF 2021-2027 PO

2025

123.270,85

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora, Kontu-hartzailetza Delegatura eta S4 Proiektu Estrategikoen eta Ekintzailetzaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2407351