101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

39E/2024 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Turismo eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat, txikizkako merkataritzako enpresa txiki eta ertainen (ETE) lehiakortasuna hobetzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 756401.

Nafarroako Gobernuak 2022ko abenduaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Plana (2022-2025) onetsi zen.

Plan horren helburu estrategikoetako bat da Nafarroako merkataritzaren eraldaketa sustatzea, digitalizazioa eta jasangarritasuna bultzatuz, horrela Nafarroako merkataritza sarea modernizatzeko, lehiakorragoa izan dadin. Eta, saltegi fisikoei eutsiz, omnikanaleranzko bidea bultzatuko da, merkataritza-eredu jasangarriago eta inklusiboago baten alde eginez.

Plan horren beste helburu estrategiko batek aurreikusten du egungo merkataritza-eskaintza indartzea eta sendotzea, tokiko merkataritzan konfiantzazko irudia sortuz, bai produktuaren kalitateagatik, bai zerbitzuaren bikaintasunagatik, asmoa baita hurbileko txikizkako merkataritza funtsezko erreferentzia bihurtzea kontsumitzaile guztientzat, eta sektore horrek ekintzailetzarako potentzial handia lortzea, non enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen baita.

Plan horrek, halaber, berariazko ildo estrategikoak ditu txikizkako merkataritza sektorean sektoreko ETEen belaunaldi-erreleboa eta ekintzailetza bultzatzeko.

Horregatik guztiagatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak funtsezkotzat jotzen du txikizkako merkataritza sektoreari laguntzeko jarduerak abian jartzea, txikizkako merkataritzaren sektoreko ETEen lehiakortasun- eta berrikuntza-ahalmena hobetzeko eta saltegiak modernizatzeko; horretarako, sektore horren eraldaketa digitala babestuko da, aipatutako helburu estrategikoak lortzeko bidean aurrera egiteko.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 250/2023 Foru Dekretuak ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. Txikizkako merkataritzako ETEen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen deialdia onestea.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.

3. Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko, 420.000 euroko gastua baimentzea; Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretako aurrekontuko partida hauen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

830001 83100 7701 431402 Merkataritzako enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzak. Lehiakortasuna hobetzea eta enpresak sortzea

900.000

830001 83100 7701 431403 Merkataritzaren ekintzailetza programa

170.000

830001 83100 7709 431402 Enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzak saltegi txikiak digitalizatzeko

100.000

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 23an.–Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Pablo Ezcurra Fernández.

ERANSKINA.–DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, TXIKIZKAKO MERKATARITZAKO ETE-EN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO 2024. URTEAN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da txikizkako merkataritzan ari diren enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen araubidea zehaztea eta enpresa berrien sorrera bultzatzea sektore horretan.

Merkataritza sektoreko enpresa-ehuna indartzea eta hari oinarri sendoa ematea da deialdi honen helburua, eta hori Nafarroako herrien hiri-bilbean integratutako saltegien modernizazioaren bidez lortu nahi da.

Horrez gain, asmoa da sektoreko enpresa txiki eta ertainen kudeaketa-sistemak hobetzea, informazio eta komunikaziorako tresna teknologiko berriak aplikatuz, bide ematen dutenak kontsumo eredu berrietara egokitzeko eta garapen teknologikoa lortzeko.

Azkenik, sektorean enpresak sortzea sustatu nahi da, txikizkako merkataritzako enpresa-proiektu berriak ezarriz, sektorean enplegua sortzea bultzatuz eta egonekoa ez den merkataritzako enpresek egindako inbertsioak bultzatuz.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

1. 1.170.000 euroko kreditua baimendu da deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko, honela zehaztuta, diruz laguntzen ahal diren proiektu moten arabera:

PROIEKTU MOTAK

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO PARTIDA

Modernizatzea eta eraberritzea (MEEP)

705.000

830001 83100 7701 431402 Merkataritzako enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzak. Lehiakortasuna hobetzea eta enpresak sortzea

Merkataritzako eskualdaketa (MEsP)

150.000

Egonekoa ez den merkataritza (EEMP)

45.000

Merkataritzako ekintzailetza (MEkP)

170.000

830001 83100 7701 431403 Merkataritzan ekintzailetza pro­grama

Digitalizazio komertziala (DKP)

100.000

830001 83100 7709 431402 Enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzak saltegi txikiak digitalizatzeko

Guztira

1.170.000

Modernizazioa eta eraberritzea ataleko proiektuei kasu egiteko kreditua honela bereizten da:

MODERNIZATZEKO ETA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK (MEEP)

ZENBATEKOA

Iruña

280.000

Nafarroako gainerako toki-erakundeak

425.000

Guztira

705.000

2. Proiektu mota bateko eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu erabilgarririk badago, beste proiektu mota batzuen eskaerei erantzuteko erabiliko da, honako honi jarraikiz:

–MEEP motako gerakinak MEsP, DKP, MEkP eta EEMP motetako eskaerei heltzeko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

–MEsP motako gerakinak DKP, MEkP, EEMP eta MEEP (gainerako toki-erakundeak, Iruña) motetako eskaerei heltzeko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

–EEMP motako gerakinak MEsP, DKP, MEkP eta MEEP (gainerako toki-erakundeak, Iruña) motetako eskaerei heltzeko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

–MEkP motako gerakinak MEsP, DKP, EEMP eta MEEP (gainerako toki-erakundeak, Iruña) motetako eskaerei heltzeko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

–DKP motako gerakinak MEsP, MEkP, EEMP eta MEEP (gainerako toki-erakundeak, Iruña) motetako eskaerei heltzeko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

3. oinarria. Inbertsioak gauzatzeko epea.

1. Inbertsioak 2023ko urriaren 17tik 2024ko urriaren 17ra bitartean gauzatu beharko dira, egun horiek barne.

2. Fakturek eta ordainagiriek 2023ko urriaren 17tik 2024ko urriaren 17ra artekoak izan behar dute, biak barne.

3. 2024ko laugarren hiruhilekoko PFEZaren atxikipenak onartuko dira haien ordainketak 2025eko urtarrilaren 31ra arte egiten badira, egun hori barne.

4. oinarria. Enpresa onuradunak.

1. Betebehar orokor hauek betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainek jasotzen ahalko dituzte laguntzak:

1.1. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Interesdunak horri uko egiten badio berariaz eskaeran, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.

1.2. Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

1.3. Eskatzaileek eratzen dutenean pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte bat, edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar dute, behar adinako ahalmena duena onuradun gisa dagozkion betebeharrak konplitzeko.

Kasu horietan, dirulaguntza eskaeran berariaz adieraziko da unitateko kide bakoitzak zer gauzatze konpromiso hartzen dituen bere gain. Halaber, laguntza ematen duen ebazpenean adieraziko da kide bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa. Kide horiek ere onuraduntzat joko dira.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira eskatzaileak Nafarroako Foru Ogasuneko Entitateen Erroldan duen inskripzio agirian ageri diren partaidetza ehunekoak, salbu eskatzaileak bestelako erantzukizunpeko adierazpenik egiten badu dirulaguntzaren eskaera inprimakian.

1.4. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, eta merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen mendeko eskatzaileen kasuan, ez dira onuradun izaten ahalko lege horretan jasotako ordainketa epeak betetzen ez dituzten enpresak.

Egoera hori erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko dute kontabilitate araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten sozietateek, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Araudiaren (887/2006 Errege Dekretua) 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Kontabilitate araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez frogatzeko beharra ezarri da. Ziurtagiri hori Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean izena emanda duen auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.

Debeku hori automatikoki hartuko da aintzat, eta indarrean jarraituko du hura eragin duten inguruabarrek segitzen duten bitartean.

1.5. ETEa izatea, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza kategoria bateragarritzat jo ziren barne merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

1.6. Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da.

2. Jarduera ekonomikoak honako baldintza espezifiko hauek bete beharko ditu laguntza eskatzen den unean:

2.1. Negozioaren jarduera nagusia izatea Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) hurrengo jardueretako bat (sailkapen hori apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen):

–47.11 eta 47.79 taldeen arteko jarduerak, biak barne.

–45.32 taldeko jarduerak (ordezko piezak eta hornigai berriak badira bakarrik).

–47.81 eta 47.89 taldeen arteko jarduerak, eta 47.99 taldekoak, egonekoa ez den merkataritzari buruzko proiektuetarako soilik.

2.2. Kanpoan geldituko dira 47.30 (automobilgintzarako erregaia) taldeko saltegi espezializatuetan egiten diren txikizkako merkataritza jarduerak eta, baimen edo kontzesio administratibo berezia behar dutenez, 47.26 (tabako produktuak) eta 47.73 (farmaziako produktuak) taldeetakoak.

2.3. Horretarako, enpresa alta emanda egon beharko da ekonomia-jardueren gaineko zergan (aurrerantzean EJZ), Nafarroako toki-erakunde batean, diruz lagungarriak diren ekonomia jarduerekin zuzeneko lotura duen txikizkako merkataritzari buruzko epigraferen batean.

Nolanahi ere, negozioaren jarduera nagusiaren baldintza egiaztatzeko, kontuan hartuko da Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (2009), eta ez dira jarduera ekonomiko diruz lagungarritzat hartuko haien jarduera nagusia geroago salduko diren produktuen ekoizpena, elaborazioa edo eraldaketa bada.

EJZri buruzko informazioa web esteka honetan egonen da: https://hacienda.navarra.es/RegistroIAE.web/Registro.aspx.

Merkataritzako ekintzailetza (MEkP) proiektuen kasuan, eskatzailea ez badago alta emanda EJZn, enpresa planean emandako informazioa hartuko da kontuan, enpresaren ekonomia-jarduera EJSNan (2009) sailkatu ahal izateko. Kasu horretan, enpresa eskatzailea deialdian aurreikusitako dirulaguntzen onuradun bihurtzen bada, 2024ko abenduaren 27rako aurkeztu beharko du, beranduenik, EJZn alta hartu izanaren aitorpena.

2.4. Baldin eta txikizkako merkataritzarekin batera beste jardueraren bat egiten bada saltegian, frogatu beharko da jarduera nagusia diruz lagungarria den txikizkako merkataritzakoa dela, eta, horretarako, aurkeztu beharko dira jarduera ekonomiko bakoitzaren negozio edo salmenten zifren frogagiriak, edo hori frogatzeko beste edozein dokumentazio.

2.5. Egonekoa ez den merkataritzako jarduerek berariazko baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Modalitate hauek soilik onartzen dira: aldizkakotasun zehatzeko merkatu txikietan saltzea, aldez aurretik ezarritako tokietan, eta merkataritza ibiltaria denda-ibilgailuetan. Ez da onartuko azoketan edo festetan egiten den salmenta.

b) Merkataritza ibiltaria egiten denean denda-ibilgailuetan, merkataritza ibilbideak Nafarroako toki-erakundeetan barnakoak izanen dira lehentasunez, non enpresaren salmenten %80 eginen baitira gutxienez.

c) Merkatu txikietako salmentaren kasuan, enpresak egiten dituenen %80 gutxienez Nafarroako toki-erakundeetan egin behar dira.

d) Batez bestez, merkataritza jarduera hilean lau egunetan egin behar da gutxienez.

e) Enpresaren jarduera nagusia salmenta ibiltaria izan behar da, salbu eta oinarri honetako 2.6 atalean aurreikusitako kasuan. Ez da halakotzat joko ekoizleen salmenta zuzena, ezta geroago salduko diren produktuen ekoizpena edo elaborazioa ere.

f) Merkataritza ibiltariaren jarduerarako erabiltzen den ibilgailuak egokituta egon behar du berariaz jarduera hori egiteko.

g) Egonekoa ez den merkataritzako jarduerak eskualdatuz gero, eskualdatutako negozioak lehenago adierazitako baldintzak bete beharko ditu, eta, horretarako, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du.

2.6. ETE bat, aldi berean, txikizkako merkataritzako jardueren eta egonekoa ez den merkataritza jardueren titular denean, diruz laguntzeko moduko kontzeptutzat hartuko dira oinarrietan jarduera ekonomiko mota bietarako ezarritakoak.

Aurreikusitako jarduketen zenbateko handienari dagokion proiektu motan sailkatuko da laguntza eskaera, dirulaguntzaren ehunekoa, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa eta 6. oinarriko gehieneko dirulaguntza aplikatzeko.

3. Enpresa txiki eta ertain eskatzaileek berariazko baldintza hau bete beharko dute:

Zer-nolako heldutasun digitala duten zehazteko autoebaluazioko galdetegia erantzutea. Galdetegi hori Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak sustatutako Merkataritzan eta Artisautzan Eraldaketa Digitala Bultzatzeko Zentroan aurreikusitako jarduketa bat da, eta web esteka honetan bete daiteke, laguntzaren web-fitxan: https://autodiagnosticocomercio.navarra.es/gnautoevalua/

Autodiagnostiko hori nahitaez egin beharra dago, eta mugaeguna eskaera aurkezten den eguna izanen da; bestela, laguntza eskaera ukatuko da.

Aurreko urteetako deialdi honetako laguntzak eskuratzeko autodiagnostikoa egin duten eskatzaileek ez dute berriro bete beharko.

Ez zaie baldintza hori eskatuko merkataritzako ekintzailetza proiektuak (MEkP) aurkezten dituzten enpresa txiki eta ertainei baldin eta eskaera aurkezteko unean ez badaude EJZn alta harturik, oraindik enpresa jarduera hasi ez dutelako.

Dirulaguntzaren organo kudeatzaileak egiaztatuko du baldintza hori betetzen den, eskatzaileak inolako agiririk aurkeztu beharrik gabe.

4. Proiektu motaren arabera, enpresa eskatzaileek berariazko baldintza hauek ere bete beharko dituzte eskaera egiten dutenean:

4.1. Saltegiak modernizatzeko eta eraberritzeko proiektuak (MEEP).

a) Enpresa txikia edo ertaina izatea.

b) 2023ko urriaren 1a baino lehenagotik eta dirulaguntzaren eskaera aurkezten den egunera arte aritu izana, etengabe, zuzenean txikizkako merkataritza jarduera batean Nafarroan (ondorio horietarako, EJZn ematen den informazioa hartuko da kontuan).

Aldi horretan enpresa batek bere izena, forma juridikoa, osaera edo negozioaren titulartasuna aldatu badu, baldintza hori betetzat joko da txikizkako merkataritzako jarduera berean jarraitzen badu eta, gainera, lehenago adierazitako aldaketen ondoren, enpresako kideetako batek enpresa eskatzailearen titularra izaten jarraitzen badu.

4.2. Merkataritzako eskualdaketako proiektuak (MEsP).

a) Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea.

b) Saltegiari EJZn baja ematen zaionetik negozioa eskuratzen duen enpresari alta eman arte (EJZren talde berean) ezin dira bi hilabete baino gehiago igaro. Halaber, negozioa eskualdatzeko akordio bat formalizatu behar da 2023ko urriaren 1etik 2024ko urriaren 17ra bitartean, biak barne.

4.3. Egonekoa ez den merkataritza (EEMP).

a) Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea.

b) Nafarroako toki-erakunde batean alta emanda egotea EJZn, egonekoa ez den merkataritzari dagokion epigraferen batean, 2023ko urriaren 1a baino lehenagotik.

Egonekoa ez den merkataritzako jarduerak eskualdatuz gero, EJZri dagokionez, merkataritzako eskualdaketako proiektuetarako ezarritakoari jarraituko zaio.

4.4. Merkataritzako ekintzailetza proiektuak (MEkP).

a) Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea.

b) Txikizkako merkataritzako enpresa berri bat eratzea eta saltegi berri bat irekitzea Nafarroan.

c) Laguntzatik kanpo daude lehenagoko enpresa baten izenaren edo forma juridikoaren aldaketa baten, kapital handitze baten edo egiturazko aldaketa baten ondoriozko enpresak.

d) EJZn alta emateko egunak 2023ko urriaren 1etik 2024ko abenduaren 27ra bitartekoak dira, biak barne.

e) Negozio berriak aldeko bideragarritasun plana edo enpresa plana izan beharko du.

4.5. Digitalizazio komertzialeko proiektuak (DKP).

a) Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea.

5. oinarria. Jarduketa diruz lagungarriak.

5.1. Diruz lagungarriak diren proiektu motak. Proiektu hauek dira diruz lagungarriak:

A) Saltegiak modernizatzea eta eraberritzea (MEEP).

Diruz lagungarriak dira, alde batetik, dauden saltegiak modernizatu, eraberritu edo zaharberritzeko inbertsioak, eta bestetik, lekuz aldatzen diren saltegietarako lokalak egokitu eta hornitzekoak, baita saltegi berriak kokatzekoak ere, horrek ekartzen badu enpresak duen saltegi kopurua handitzea.

B) Merkataritzako eskualdaketako proiektuak (MEsP).

Diruz lagungarriak dira 2023ko urriaren 1ean funtzionamenduan zegoen saltegi bat erostearen ondoriozko inbertsioak, baldin eta egungo jarduera ekonomikoaren jarraitutasuna bermatzen bada eta saltegiaren jabetza osoa eskualdatzen bada.

C) Egonekoa ez den merkataritza (EEMP).

Diruz lagungarriak dira denda-ibilgailuan egonekoa ez den merkataritza egiteko ibilgailua erosteko edo egokitzeko inbertsioak, baita merkatu txikietan egonekoa ez den merkataritza egiteko berariazko ekipamendua erostekoak ere.

Gainera, diruz lagungarriak dira egonekoa ez den merkataritza jarduera bat eskuratzearen ondoriozko inbertsioak, baldin eta jarduera hori 2023ko urriaren 1ean martxan bazegoen, jarduera ekonomikoaren jarraitutasuna bermatzen bada eta jarduera osoa eskualdatzen bada.

D) Merkataritzako ekintzailetza (MEkP).

Diruz lagungarriak dira txikizkako merkataritzako enpresa proiektu berriak saltegietan ezartzen dituzten enpresa berriek egindako inbertsioak.

E) Digitalizazio komertziala (DKP).

Diruz lagungarriak dira ETEen eraldaketa digitalerako behar diren inbertsioak, ekipamendu digitala ezartzekoak, baita tresna eta garapen teknologikoak ere, aukera ematen dutenak negozioaren kudeaketa hobetzeko eta kontsumitzaileen erosteko ohituretara egokitzeko.

Proiektu mota honetan eskaera bat kontuan hartuko da laguntza eskaeraren xede diren inbertsio guztiak 5.2.4 oinarriaren barnean badaude.

Digitalizazio komertzialeko inbertsioak ez badira iristen mota horretako proiektuetarako eskatzen den gutxienekora, inbertsio horiek deialdian ezarritako beste edozein proiektu motatarako eskaerarekin batera aurkeztu ahalko dira.

5.2. Inbertsio diruz lagungarriak.

5.2.1. Saltegiak modernizatzeko eta eraberritzeko proiektuak (MEEP) eta merkataritzako ekintzailetza proiektuak (MEkP).

Honako jarduketa hauek dira inbertsio diruz lagungarriak:

1) Saltegietako instalazioak, lokalak eta irudia eraberritzeko, egokitzeko eta berritzeko obrak.

Honako jarduketa hauek onartuko dira: saltegietan egindako eraberritze lanak; kanpoko eta barneko errotulazioak; erakusleihoetan edo fatxadetan egindako eraberritzeak; irisgarritasun arloko hobekuntzak; oztopo arkitektonikoak kentzea; aire girotuko, lapurreten aurkako edo segurtasun sistemak instalatzea; wifi eremuak instalatzea; energia-efizientziarako jarduketak; argiteriako instalazioa hobetzea eta antzeko beste jarduketa batzuk.

2) Saltegietako merkataritzako ekipamendua:

Aktibo finko berriak erostea onartuko da, hala nola:

–Produktuak erakusteko eta biltegiratzeko altzariak.

–Ekipamendu berariazkoa eta inbertsioak merkataritza jarduerarako beharrezkoak diren beste aktibo finko batzuetan.

3) Zerbitzu-sariak ezinbesteko zerbitzu tekniko profesionalak ordaintzeko, lotura zuzena badute aurreko jarduketekin. Kontzeptu horiengatik, oro har, proiektua idazteko, obra zuzentzeko eta dekorazio edo instalazio proiektuak egiteko gastuak baino ez dira onartuko.

Kontzeptu horiengatik, oro har, diruz lagungarritzat hartuko dira aurreko 1. eta 2. ataletako inbertsio diruz lagungarrien zenbatekoaren %20ra arte. Portzentaje hori dirulaguntza ordaintzean ere aplikatuko da.

4) Digitalizazio komertzialeko inbertsioak.

Onartuko diren jarduketek kudeaketa edo merkaturatze sistemak hobetzekoak izan beharko dute, oinarri hartuta, batetik, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) txertatzea, eta, bestetik, txertatutako tresna teknologikoak abian jartzeko eta erabiltzeko behar den prestakuntza; zehazki, jarduketa hauek:

a) Merkataritza elektronikoa ezartzea (e-commerce).

Diruz lagungarria da funtzionaltasun hori duten webguneak sortzea, garatzea eta ezartzea, edo lehendik sortutako webguneak egokitzea online salmentak sartzeko, baldintza hauek betetzen badira:

–Sistema estandarretan garatzea eta gailu mugikorretara egokitua egotea.

–B2C merkataritza elektronikoaren plataformek aukera eman beharko dute enpresa eskatzaileak merkatuan jartzen dituen produktu edo zerbitzuak kontratatzeko, eta online ordainketen transakzioak denbora errealean egiteko.

–Pribatutasun politikaren orrialdea izatea, indarreko araudiarekin bat.

–https datuen transferentziarako protokoloa izatea.

–Sinkronizaturik egotea saltegiaren kudeaketa sistemarekin.

–Ordainketa-pasabidea izatea.

b) Honako hauek ezartzea: kudeaketa tresnak, ETEaren edozein kudeaketa arlorekin lotura duten sistema integratuak, programa informatikoak eta beharrezko softwarea.

c) Gailu mugikorretako aplikazioen garapena, helburu baldin badute bezeroak lortzea (promozio sistemak, marka nabarmentzea, errealitate areagotua, geoerreferentziarako sistemak...).

d) Ekipamendu digitala: salmenta-puntuko terminalak (SPT) eta salmenta prozesua kudeatzeko beharrezkoa den bestelako ekipamendu informatikoa, tiketen inprimagailuak, prezioak modu elektronikoan etiketatzeko sistemak, barra-kodeen irakurgailuak eta balantza digitalak.

5) Enpresa-integrazioko inbertsioak: Frankizietara, erosketa-zentraletara eta enpresa-integrazioko beste formula batzuetara sartzeko kanonak eta irudi komunera edo korporatibora egokitzeko beharrezkoak diren beste inbertsio batzuk, 2.500 biztanletik beherako toki-erakundeetan kokatutako saltokien kasuan.

5.2.2. Merkataritzako eskualdaketako proiektuak (MEsP).

Diruz lagungarriak diren inbertsiotzat hartzen dira 5.2.1 oinarrian ezarritakoak, bai eta bigarren eskuko aktibo finkoak eta erabilitako ondasunak eskuratzea ere.

Zerbitzu tekniko profesionalen zerbitzu-sari gisa, 5.2.1 oinarrian ezarritako gastuez gain, peritu-txostena edo negozioaren tasazio-txostena egiteko gastuak ere onartuko dira.

Zerbitzu tekniko profesionalen multzoari dagokionez, diru lagungarriak diren gainerako inbertsioen zenbatekoaren %20 arte onartuko da, eta portzentaje hori dagokion dirulaguntza ordaintzean ere aplikatuko da.

Eskualdatzearen fakturatik gehienez ere peritu- edo tasazio-txostenean egiaztatutako zenbatekoa onartuko da.

5.2.3. Egonekoa ez den merkataritzako proiektuak (EEMP).

Honako jarduketa hauek dira inbertsio diruz lagungarriak:

1) Salmenta, denda-ibilgailuetan. Ibilgailuak erostea edo egokitzea garraio eta salmentaren jarduerara, ibilgailua salmenta ibiltarirako baliabide nagusia denean.

Ibilgailuak ezin dira turismo gisa sailkaturik egon, eta ibilgailu mistoak diruz lagungarriak izateko, egokituta egon behar dute salgaien garraiorako.

Ibilgailuek, orobat, ibilgailu garbi gisa egon behar dute etiketaturik beren efizientzia energetikoaren arabera (bereizgarri hauek: 0 isurketa, Eco, C eta B).

2) Salmenta, azoka txikietan. Berariazko ekipamendua erostea, hala nola:

–Olanak, karpak, instalazio metalikoak edo egitura eramangarriak saltokirako.

–Produktuak erakusgai jartzeko ekipamendu komertziala edo altzariak, elektrizitate-sorgailuak eta abar.

3) Digitalizazio komertzialeko inbertsioak.

4) Egonekoa ez den merkataritzako jardueren eskualdatzeetan, peritu-txostena edo negozioaren tasazio-txostena egiteko gastuak onartuko dira, diruz lagungarriak diren gainerako inbertsioen zenbatekoaren %20ra arte, eta portzentaje hori dagokion dirulaguntza ordaintzean ere aplikatuko da.

Eskualdatzearen fakturatik gehienez ere peritu- edo tasazio-txostenean egiaztatutako zenbatekoa onartuko da.

5.2.4. Digitalizazio komertzialeko inbertsio proiektuak (DKP).

Diruz lagungarriak diren inbertsiotzat joko dira 5.2.1.4. atalean adierazitakoak.

5.3. Honako kontzeptu hauek ez dira diruz lagungarriak:

a) Dirulaguntza eskatzen duen enpresak berak egindako lanak, ez eta enpresa eskatzailea bera denean aktiboen saltzailea edo jardueraren emailea, edo autofakturazioa ekar dezakeen antzeko kasuren bat gertatzen denean ere.

b) Materialak eta elementuak erostea obretarako, instalazioetarako, eraikuntzetarako edo ETE eskatzaileak egiten duen edozein proiektutarako, salbu eta material horiek erabiltzen dituen enpresa edo profesional batek gauzatu dituela lanak egiaztatzen denean.

c) Bigarren eskuko aktibo finko ukigarriak eta ondasun erabiliak. Halere, kontzeptu hau diruz lagungarria izanen da, soilik, negozioen eskualdaketen kasuan.

d) Negozioen eskualdaketan ordaindutako gastuak.

e) Saltegia eta lursailak erosteko egindako inbertsioak, eta eraikinak eraikitzekoak.

f) Garraiorako elementuak, salbu denda-ibilgailuekin aurreikusita dagoena egonekoa ez den merkataritzaren proiektuetarako.

g) Edozein eratako tributuak, lizentziak, baimenak edo antzeko gastuak.

h) Erakusketetarako eta probako altzari eta artikuluak, gero salgai jartzen ahal direnak, eta aldi baterako erakusketen instalazioa.

i) Saltegien eta material suntsigarrien alokairu gastuak.

j) Leasing bidezko finantzaketaren bitartez eskuratutako aktiboak.

k) Ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, tabletak, telefono mugikorrak. Salbuespena da salmentak kobratzeko behar diren ekipo informatikoak.

l) Obrak egitea edo lokaletarako aktiboak edo ekipamenduak erostea, saltegitik aparte edo saltegiaren ondoan baina konektatuta egon gabe, biltegi edo lantegi gisa erabiltzeko edo merkataritza jarduera ez diren bestelakoetarako.

m) Oro har, merkataritzan aritzeko guztiz ezinbestekoak ez diren aktiboak edo ekipamenduak.

n) 50 eurotik beherako fakturarik ez da onartuko (BEZa kenduta).

5.4. Inbertsio diruz lagungarriek bete beharreko baldintzak.

5.4.1. Inbertsio diruz lagungarriak Nafarroan egin behar dira, zehazki hiri-bilbean integratuta dauden txikizkako saltegietan. Ondorio horietarako, kontuan hartuko da lokala hiri-lurzoruan edo urbanizagarrian egotea, baldin lurzati horrek edo ondokoek, hau da, mugakideek, nagusiki bizitegietarako erabilera badute, eta baztertuko dira industrialdeetan, merkataritza guneetan eta zerbitzu poligonoetan kokatuta dauden saltegiak, baita mugako eskualdeetan daudenak ere.

Arestian adierazitakotik salbuetsita daude egonekoa ez den merkataritzako proiektuetan egindako inbertsioak eta hurrengo paragrafoan ezarritakoak.

5.4.2. Txikizkako merkataritzako jarduera egiten duten enpresen proiektuak, jarduera nagusia ez izan arren, betiere baldintza hauek ere betetzen badituzte:

a) 1.500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakunde batean egotea. Horretarako, kontuan hartuko da Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren otsailaren 1eko 9/2024 Foru Agindua, Nafarroako Kontzejuetako populazioaren zifrak, 2023ko urtarrilaren 1ari dagozkionak, ofizialtzat jotzen dituena.

b) Negozioa kokatzen den toki-erakundean ez dira 3 saltegi baino gehiago egon behar funtzionamenduan eskaera aurkezten den egunean. Ondorio horietarako, saltegitzat hartzen dira deialdi honetan diruz lagungarritzat jotzen diren jarduera ekonomikoetako bat egiten duten negozioak.

c) Nolanahi ere, toki-erakundeko gainerako saltegiek egiten dutenaz bestelako merkataritza jarduera bat egin behar du enpresaren proiektuak.

Proiektu bat atal honetan kontuan hartu ahal izateko, toki-erakundeko idazkaritzaren ziurtagiri bat aurkeztu behar da, arestian adierazitako inguruabarrak egiaztatzen dituena.

5.4.3. Saltegi berean jarduera ekonomiko bat baino gehiago eginez gero, diruz lagungarria den merkataritza jarduerari zuzenean loturiko inbertsioak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak, eta, betiere, merkataritza jarduera hori izanen da saltegi horretako jarduera ekonomiko nagusia.

5.4.4. Inbertsioak enpresaren aktiboan sartu beharko dira, dirulaguntzaren xedeko saltegian bertan kokatu behar dira, salbu eta egonekoa ez den merkataritzaren proiektuen kasuan, eta diruz lagundutako jarduerarako erabiliko dira.

5.4.5. Diruz lagundutako aktibo finkoak lehen aldiz erabili behar dira, negozioak eskualdatzeko proiektuetarako aurreikusitakoa salbu, eta ezin dira enpresa eskatzaileak fabrikatuak, eginak edo garatuak izan.

5.4.6. Dirulaguntzaren xede diren inbertsioek amaituta eta abian egon behar dute, 2023ko urriaren 17tik 2024ko urriaren 17ra bitartean, biak barne, eta saltegiak jendearentzat irekita eta funtzionamenduan egon behar du 2024ko urriaren 17rako, egun hori barne.

Salbuespen gisa, saltegiak 2024ko abenduaren 27ra arte irekitzen ahalko dira, egun hori barne, baldin eta inbertsioak guztiz gauzatuta eta amaituta badaude 2024ko urriaren 17an, eta atzerapena enpresari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik baino ez bada, hala nola administrazio-lizentziak edo -baimenak ematean izandako atzerapenengatik.

6. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Honako hau da gutxienez eskatzen den inbertsioa (BEZa kanpo):

PROIEKTU MOTA

ENPRESAREN NEURRIA

GUTXIENEKO INBERTSIOA

Mikroenpresa

Enpresa txikia

Enpresa ertaina

Modernizazioa eta eraberritzea

10.000

27.000

105.000

Saltegi bakoitzeko

Merkataritzako eskualdaketa

2.000

10.000

-

Egonekoa ez den merkataritza

1.500

1.500

-

Enpresa bakoitzeko

Merkataritzako ekintzailetza

5.000

17.000

-

Saltegi bakoitzeko

Digitalizazio komertziala

3.000

5.000

-

Enpresa bakoitzeko

2. Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, ondotik zehazten diren portzentajeak aplikatu behar dira inbertsio diruz lagungarriaren gainean (BEZa kanpo), gehieneko zenbatekoa gainditu gabe:

PROIEKTU MOTA

DIRULAGUNTZA (%)

DIRULAGUNTZAREN GEHIENEKO

ZENBATEKOA

DIRULAGUNTZAREN MUGA

Modernizazioa eta eraberritzea

40

45.000

Saltegi bakoitzeko

Merkataritzako eskualdaketa

80

50.000

Egonekoa ez den merkataritza

60

10.000

Enpresa bakoitzeko

Merkataritzako ekintzailetza

50

45.000

Saltegi bakoitzeko

Digitalizazio komertzialeko proiektuak

70

10.000

Enpresa bakoitzeko

7. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.2. Eskaerak aurkezteko modua.

1. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/subvenciones-para-la-mejora-de-la-competitividad-de-las-empresas-comerciales-minoristas-y-el-fomento-del-emprendimiento-comercial (hemendik aurrera, laguntzaren fitxa). Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erregistro orokor elektronikoan sartzeko.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko eta baliabide telematikoen bidez aurkezteko. Ondorio horietarako, ulertuko da eskaeraren aurkezpen eguna dela zuzenketaren eguna.

2. Eskaerak laguntzaren fitxan ageri den inprimakia erabiliz eginen dira, eta Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

3. Eskabide bat aurkeztuko da saltegi bakoitzeko, proiektu hauen kasuan: modernizatzea eta eraberritzea, merkataritzako eskualdaketa eta merkataritzako ekintzailetza.

Modernizatzeko eta eraberritzeko proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, enpresa eskatzaileak zenbakitu egin beharko ditu, nahi duen lehentasun-hurrenkeran (1,2,3,...), eskaera-inprimakian ezarritakoaren arabera, 9.1 oinarrian xedatutako ondorioetarako.

Eskaera bat aurkeztuko da enpresa bakoitzeko, proiektu hauen kasuan: egonekoa ez den merkataritza edo digitalizazio komertziala.

7.3. Laguntzak eskatzeko behar diren agiriak.

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztuko dira, dokumentu bereizietan eskaneatuta eta behar bezala izendatuta:

7.3.1. Enpresa eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

Eskaera-orriak honako adierazpen hauek ditu:

a) Erantzukizunpeko adierazpen bat, frogatzeko betetzen direla 4.1 oinarrian eskatutako baldintza orokorrak.

b) Erantzukizunpeko adierazpen bat, jasotako beste dirulaguntza batzuei eta "de minimis" laguntzei buruzkoa (13. oinarrian aipatzen dira).

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean dauden eskatzaileek adierazi ahal izateko, hala badagokie, onartzen dutela beste portzentaje batzuk aplikatzea dirulaguntzaren ondoriozko konpromisoetan parte hartzeko, baldin eta portzentaje horiek badira Nafarroako Zerga Ogasuneko Entitateen Erroldan inskribatzeko egiaztagirian jasota daudenak ez bezalakoak.

7.3.2. Nortasuna frogatzen duen dokumentazioa.

–Sozietateen kasuan: sozietatea eratzeko eskritura publikoaren eta horren aldaketen kopiak; behar bezala egon behar dute inskribaturik Merkataritza Erregistroan.

–Sozietate irregularren edo zibilen kasuan, edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetan: Nafarroako Zerga Ogasuneko Entitateen Erroldan inskribatuta egotea frogatzen duen dokumentuaren kopia.

–Pertsona fisikoen kasuan: nortasun agiri nazionalaren kopia.

7.3.3. Jarduketa diruz lagungarriei buruzko dokumentazioa.

a) Dirulaguntzaren xedeko proiektua azaltzen duen memoria teknikoa eta ekonomikoa, gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatza bilduko duena:

–Enpresaren aurrekariak, inbertsioak egitea gomendatzen duten arrazoiak eta proiektua gauzatzearekin lortu nahi diren helburuak.

–2023koko urriaren 17tik 2024ko urriaren 17ra bitarte egindako jarduketen edo epe horretarako aurreikusitakoen azalpena.

–Proiektua gauzatzeko faseak, zenbat gauzatu den dirulaguntza eskaera aurkezten denean, eta aurreikusitako egutegia.

–Egindako edo aurreikusitako inbertsioen zenbateko zehatzak eta horien finantzaketari buruzko informazioa.

–Inbertsioak abian jartzeko aurreikusitako eguna eta, hala badagokio, saltegia irekitzekoa.

–Saltegian egindako jarduera ekonomiko guztien deskribapen zehatza, edo egonekoa ez den merkataritza aritzen den enpresak egindakoena, EJZren zer epigrafetan dagoen alta emanda, horiek betez.

b) Diruz lagunduko den aldian egindako nahiz aurreikusitako inbertsioen zerrenda baloratua eta zehatza (Excel formatuan); hori justifikatzeko, aurrekontuak erabiliko dira, edo gastuak zenbatesteko bide ematen duten proformako fakturak zein azken fakturak; ez dira inoiz onartuko eskatzailearen uste edo balorazioetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak.

Negozio eskualdatzeen kasuan, ondasun erabiliak eskuratzea aurreikusten bada, proformako fakturak edo azken fakturak banakatuta jaso beharko ditu negozioa eskualdatzeagatik fakturatutako kontzeptu guztiak (merkataritza-funtsa, instalazioak, altzariak, izakinak, etab.).

Inbertsio diruz lagungarriaren bolumena zehazteko, honako hau hartuko da kontuan: dirulaguntza eskatzeko berariazko inprimakiko informazioa, atal honetan aipatutako zerrenda eta dirulaguntzaren xedeko proiektuaren memoria ekonomikoa. Ondorio horietarako, ez da onartuko eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren eskatzaileak emandako beste edozein agiri.

c) Merkataritzako ekintzailetza proiektuen kasuan, a) atalean aipatutako memoriaren ordez, bideragarritasun planaren edo enpresa planaren kopia bat aurkeztu beharko da, behar bezala onetsia, osoa eta bukatua.

Plan horrek a) atalean aurreikusitako memoria egiteko eskatutako informazioa jasoko du, eta, gainera, honako alderdi hauen berri emanen du:

–Ekintzailearen lanbide kualifikazioaren eta egokitasunaren analisia.

–Merkatuaren eta lehiaren analisia, marketin plana eta ekonomia eta finantza plana.

–Enpresaren antolaketa, negozioaren definizioa eta merkaturatu beharreko produktuen definizioa.

–Proiektua gauzatzeko faseak, zenbat gauzatu den dirulaguntza eskaera aurkezten denean, eta aurreikusitako egutegia.

Behar bezala kualifikatutako entitate, profesional edo aholkularitza enpresa batek prestatu beharko du plana, eta dirulaguntza eskatzen duen enpresak berak ezin izanen du egin, ezta prestatu ere. Plana nahitaez dirulaguntzaren eskaera-orriarekin batera aurkeztu beharko da.

d) Saltegiak eskualdatzeko kasuan edo egonekoa ez den merkataritza jardueren kasuan, negozioa eskuratzen duena jarduera horretan berean edo antzeko batean aritu ez bada 2023ko urriaren 1etik baino lehen, behar diren agiriak aurkeztu beharko ditu egiaztatzeko analizatu egin direla eskuratu duen negozioa kudeatu eta zuzentzeko daukan egokitasuna, gaitasuna eta lanbide kualifikazioa. Azterlan edo analisi hori behar bezalako kualifikazioa duen entitate, profesional edo aholkularitza enpresa batek egina beharko du, eta ezin du egin enpresa eskatzaileak berak.

e) Egonekoa ez den merkataritzan aritzen diren enpresek honako honi buruzko informazioa eman behar dute:

–Zer merkatu txikitan parte hartzen duten Nafarroako toki-erakundeetan, eta, kasua bada, beste autonomia erkidego batzuetan, eta urtean eta hilean zenbat aldiz joaten diren haietara.

–Merkataritza ibiltariaren zer ibilbide egiten duten denda-ibilgailuetan, adierazita Nafarroako zer toki-erakundetatik pasatzen diren eta, kasua bada, beste autonomia erkidegoetako zeinetatik, eta urtean eta hilean zenbat aldiz joaten diren haietara.

Bi kasuetan, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko du, eskaera-orrian horretarako jasoko dena.

f) Gastu diruz lagungarria 30.000 eurotik gorakoa bada, obra gauzatzeko kostuaren kasuan (birgaitzeko obrak, egokitzekoak eta irudia berritzekoak), edo 12.000 eurotik gorakoa bada, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo-ondasunak hornitzeko edo zerbitzuak emateko kasuetan (aktibo finkoak erostea, garraio elementuak, zerbitzu teknikoak edo profesionalak kontratatzea), eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, eta, horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztuko ditu eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanen ditu eskaera-orriko "Hornitzailearen aukeraketaren justifikazioa" atalean.

Eskatzaileak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada gastua. Edonola ere, alderdi horiek aipatu inprimakian frogatu beharko dira.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, laguntza kudeatzen duen organoaren ustez, justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

7.3.4. Jarduketa baloratzeko dokumentazioa.

Dokumentazio jakin bat aurkezteko eskatzen diren irizpideak baloratzeko, 8. oinarrian ezarritakoaren arabera, soilik baloratuko dira baldin eta dokumentazioa eskaerak aurkezteko epearen barruan aurkezten bada, eta ezin izanen da zuzendu.

7.4. Eskaeraren dokumentazioa zuzentzea.

Eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio zuzendu dezala gehienez ere hamar egun balioduneko epean, zuzentzeko errekerimendua jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, eta adieraziko zaio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, ondorioztatuko dela eskaerari uko egiten diola eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

8. oinarria. Dirulaguntza emateko balorazio-irizpideak.

1.1. Balorazio-irizpide hauek aplikatu behar zaizkie modernizatze eta eraberritzeko, merkataritzako eskualdaketako, merkataritzako ekintzailetza eta digitalizazio komertzialeko proiektuen eskaerei:

–1. irizpidea. Saltegia dagoen toki-erakundearen populazioa.

Toki-erakundearen biztanle kopurua 5. oinarrian adierazitakoaren arabera zehaztuko da.

SALTEGIA DAGOEN TOKI-ERAKUNDEAREN BIZTANLE-KOPURUA

PUNTUAK

1.000 biztanle arteko toki-erakundeak

35

1.001 eta 1.500 biztanle arteko toki-erakundeak

25

1.501 eta 2.500 biztanle arteko toki-erakundeak

20

2.501 eta 5.000 biztanle arteko toki-erakundeak

15

5.001 eta 10.000 biztanle arteko toki-erakundeak

10

10.001 eta 100.000 biztanle arteko toki-erakundeak

5

100.000 biztanle baino gehiagoko toki-erakundeak

0

–2. irizpidea. Lurraldearen despopulazio arriskua.

ARRISKU MOTA

PUNTUAK

Muturreko arriskua

20

Arrisku bizia

16

Arrisku esanguratsua

12

Gainbehera bizia

8

Gainbehera moderatua

4

Ahula

2

Arriskurik gabe

0

Horretarako, despopulazioaren arrisku motaren araberako udalerrien zerrenda hartuko da kontuan, Lurralde Kohesiorako Departamentuak egina eta 2022ko otsailaren 22an eguneratua.

–3. irizpidea. Enpresaren tamaina.

Kontuan hartuko da eskaeran horretarako aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpena, eta puntuazio hau emanen da:

ENPRESAREN NEURRIA

PUNTUAK

Mikroenpresa

30

Enpresa txikia

20

Enpresa ertaina

10

–4. irizpidea. Aurreko dirulaguntzak.

Kontuan izanda zenbateko laguntzak jaso diren merkataritza arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak 2021., 2022. eta 2023. urteetako deialdietan Nafarroako merkataritza-enpresen lehiakortasuna hobetzeko izapidetutako dirulaguntzen deialdietan, organo kudeatzaileak puntuazio hau esleituko du:

ALDI HORRETAN ESKURATUTAKO DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

PUNTUAK

Dirulaguntzarik lortu ez bada

10

1.000 euro bitarteko dirulaguntzak jaso badira.

9

1.001 eta 2.000 euro bitarteko dirulaguntzak jaso badira

8

2.001 eta 3.000 euro bitarteko dirulaguntzak jaso badira

7

3.001 eta 4.500 euro bitarteko dirulaguntzak jaso badira

6

4.501 eta 6.000 euro bitarteko dirulaguntzak jaso badira

5

6.001 eta 7.500 euro bitarteko dirulaguntzak jaso badira

4

7.501 eta 9.000 euro bitarteko dirulaguntzak jaso badira

3

9.001 eta 10.500 euro bitarteko dirulaguntzak jaso badira

2

10.501 eta 12.000 euro bitarteko dirulaguntzak jaso badira

1

Guztira 12.000 eurotik gorako dirulaguntza jaso bada

0

Enpresa onuradunek epe barruan egin bazieten uko onartutako dirulaguntzei, horiek ez dira kontatu behar jasotako dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzean.

–5. irizpidea. Merkatarien elkarte bateko partaide izatea.

Eskatzaileak frogatzen badu Nafarroako merkatarien elkarte baten kide dela deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehenagotik, 5 puntu emanen zaizkio gehienez, antzinatasunagatik, honela:

ANTZINATASUNA MERKATARIEN ELKARTE BATEAN

PUNTUAK

5 urtekoa edo hortik gorakoa

5

4 urte edo gehiago eta 5 urte baino gutxiago

4

3 urte edo gehiago eta 4 urte baino gutxiago

3

Urtebete edo gehiago eta 3 urte baino gutxiago

2

Urtebete baino gutxiago

1

Elkarteak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, non enpresa elkartu gisa alta hartu zuen eguna adieraziko baita.

Antzinatasuna kalkulatzeko kontuan hartuko da zenbat denbora igaro den enpresak merkatarien elkarteko kide gisa alta hartu zuenetik deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

–6. irizpidea. UNE 175001 kalitate-araua eta beste ziurtapen batzuk ezarrita izatea.

Ezarrita izatea UNE 175001 kalitate-araua ("Zerbitzuaren kalitatea saltegi txikietan") eta saltegien energia-efizientziari, irisgarritasunari eta jasangarritasunari loturiko beste ziurtapen batzuk.

UNE 175001 KALITATE-ARAUA ETA BESTE ZIURTAPEN BATZUK EZARRITA IZATEA

PUNTUAK

Eskatzaileak frogatzen badu arau horietan jasotako egiaztapena eskaera aurkeztu baino lehen lortu duela, eta, gainera, indarrean badago.

3

Horretarako, ENACek (Akreditazio Erakunde Nazionala) akreditatutako enpresa baten ziurtagiria aurkeztuko da, hori frogatzen duena.

–7. irizpidea. Atxikipena Kontsumoko Arbitraje Sistemari.

ATXIKIPENA KONTSUMOKO ARBITRAJE SISTEMARI

PUNTUAK

Eskatzailea sistema horri atxikita badago eskaera aurkeztu aurretik

2

Deialdiaren organo kudeatzaileak egiaztatuko du hori Kontsumo Zerbitzuan, baina, bakar-bakarrik, eskatzaileak berariaz adierazi badu laguntzaren eskaera-orrian.

–8. irizpidea. Merkatariaren adina.

MERKATARIAREN ADINA

PUNTUAK

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik, saltegiaren titularretako batek 35 urte bete ez baditu.

5

Egoera hori betetzen duen pertsonaren nortasun-agiri nazionala aurkeztuko da.

–9. irizpidea. 35 urtetik beherako pertsonen kontratazio mugagabea.

Eskaera aurkezten den egunean eskatzaileak 2023ko urriaren 1etik kontratu mugagabea duten 35 urtetik beherako langileak baditu, gehienez 6 puntu emanen zaizkio, jarraian adierazitakoaren arabera:

35 URTETIK BEHERAKO PERTSONEN KONTRATAZIO MUGAGABEA

6 PUNTU GEHIENEZ

Lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko

3

Lanaldi partzialeko kontratu mugagabe bakoitzeko

1

2023ko urriaren 1etik eskaera aurkeztu arte formalizatutako kontratuen kopia aurkeztuko da, baita 35 urtetik beherako kontratatutako pertsonen nortasun-agiri nazionala ere.

–10. irizpidea. Prestakuntza espezializatua.

Baloratuko da, eskaera aurkezten den egunean, bai titularrak bai langileek txikizkako merkataritzaren sektorearekin zuzenean loturiko titulu arauturen bat, profesionaltasun ziurtagiriren bat edo gaitasun unitateren baten ziurtagiria izatea, baldin eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko "Merkataritza eta Marketina" lanbide arloan badago.

Gainera, aipatutako lanbide arlokoa ez den profesionaltasun ziurtagiriren bat edo gaitasun unitateren batena izatea ere baloratuko da, baldin eta ziurtagiri horiek txikizkako merkataritzako jarduerarekin zuzenean loturiko okupazioei eta lanpostuei eragiten badiete.

Irizpide honen gehieneko balorazioa 8 puntukoa izanen da, jarraian adierazitakoaren arabera:

PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA

8 PUNTU GEHIENEZ

Gradu titulua duen langile bakoitzeko

4

Lanbide Heziketako titulua duen langile bakoitzeko

3

Profesionaltasun ziurtagiriak dituen langile bakoitzeko

2

Egiaztatutako gaitasun unitateak dituen langile bakoitzeko

1

Amaitu izana Merkataritzaren eta Artisautzaren Eraldaketa Digitala Bultzatzeko Zentroaren programan parte hartzeagatik gomendatutako prestakuntza

2

Titulu ofizialen, egiaztagirien eta kasuan kasuko ziurtagirien kopiak aurkeztu beharko dira, salbu eta Merkataritzan eta Artisautzan Eraldaketa Digitala Bultzatzeko Zentroaren prestakuntza egin izana frogatzeko, hori ofizioz egiaztatuko baitu Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak.

–11. irizpidea. Genero berdintasunaren arloko prestakuntza berariazkoa eta berdintasun-planak.

Indarreko arauekin bat enpresa ez badago beharturik berdintasun-plan bat prestatzera baina frogatzen badu, eskaera aurkezten duen egunean, berdintasun-plan bat ezarri duela, berdintasunaren arloan neurriak hartu dituela edo berariazko prestakuntza jaso duela, 3 puntu emanen zaizkio gehienez, honela:

BERDINTASUNERAKO PRESTAKUNTZA

3 PUNTU GEHIENEZ

Enpresak frogatu du berdintasun-plan bat duela onetsita eskaera aurkezteko egunean

3

Enpresak berdintasun arloko neurriak hartu ditu

1

Enpresak berdintasunaren arloko berariazko prestakuntza egin du (langileei emandako 8 prestakuntza orduko)

1

Kasua bada, berdintasun-planaren kopia aurkeztu beharko da, lan arloko agintari eskudunaren aurrean erregistratuarena, bai eta berdintasunaren arloan neurriak hartu izana edo prestakuntza jaso izana frogatzeko agiriak ere.

Deialdia kudeatzen duen organoak aholku eskatzen ahal dio Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, laguntza eskatzen duten enpresek aurkeztutako agiriak baloratzen lagundu dezan.

–12. irizpidea. Merkataritza eskualdaketak.

Kontuan izanda zenbat saltegi dauden 2023ko abenduaren 31n eskualdatzen den saltegia kokatuta dagoen toki-erakundean (eskualdatzen dena barne), honako puntuazio hau aplikatuko da:

SALTEGIEN KOPURUA

PUNTUAK

1-3 artean

16

4-7 artean

12

8-11 artean

8

12-15 artean

4

15 baino gehiago

0

Atal honetan puntuak lortzeko, saltegien kopurua egiaztatu beharko da, dagokion toki-erakundeko idazkaritzaren ziurtagiriaren bidez.

1.2. Aurreko ataleko irizpideak aplikatu ondoren, balorazio-irizpide hauek ere aplikatuko zaizkie Iruñeko saltegien eskaerei:

–1. irizpidea. Saltegia kokatuta dagoen auzoaren dentsitate komertziala.

Saltegia kokatua dagoen auzoaren dentsitate komertziala zein den, behean azaltzen den puntuazioa emanen da. Puntuazio hori finkatu da auzoen dentsitate komertzialaren alderantzizko proportzioaren arabera:

AUZOA

PUNTUAK

Alde Zaharra

1

Zabalguneak

1

Donibane

2

Iturrama

2

Ermitagaña-Mendebaldea-Irunlarrea

2

Azpilagaña

3

Arrotxapea

3

Etxabakoitz

3

Arrosadia

3

Sanduzelai

4

Txantrea-Orvina

4

Mendillorri

4

Buztintxuri

4

–2. irizpidea. Saltegia kokatuta dagoen auzoko saltegien kopuruaren bilakaera.

Saltegia kokatuta dagoen auzoan izan den saltegi kopuruaren bilakaeraren arabera, behean azaltzen den puntuazioa emanen da. Puntuazio hori ezarri da saltegi kopuruan izan den bilakaeraren alderantzizko proportzioaren arabera:

AUZOA

PUNTUAK

Buztintxuri

1

Azpilagaña

1

Sanduzelai

2

Etxabakoitz

2

Ermitagaña-Mendebaldea-Irunlarrea

2

Zabalguneak

3

Donibane

3

Alde Zaharra

3

Txantrea-Orvina

3

Iturrama

4

Arrosadia

4

Arrotxapea

4

Mendillorri

4

–3. irizpidea. Hiri-garapen berritzat jotzen diren auzoetako saltegiak.

Jarduketak egiten badira hiri garapen berritzat hartzen diren auzoetan kokatutako saltegietan, honako puntuazio hau aplikatuko da.

AUZOA

PUNTUAK

Lezkairu

8

Erripagaña

8

1.3. Puntu berdinketa izanez gero, irizpide hauek aplikatuko dira bata bestearen atzetik:

a) Dirulaguntza aurkezteko unean inbertsio guztiak gauzatuak dituzten eskatzaileak, eta lehentasuna emanen zaie diruz lagungarria den inbertsiorik handiena dutenei.

b) Dirulaguntzaren zenbateko txikiena jaso duten eskaerak (4. irizpidea).

c) Saltegia kokatzen den toki-erakundeko populazioa; lehentasuna emanen zaie populazio txikiena dutenei. Iruñean kokatutako saltegien kasuan, lehentasuna emanen zaie dentsitate komertziala txikiena duten auzoetan kokatuta daudenei.

2. Egonekoa ez den merkataritzako proiektuen eskaerak baloratzeko irizpideak.

2.1. Nafarroako toki-erakundeetan 2023an azoka txikietan egindako merkataritzarako, irizpide hauek aplikatuko dira:

–1. irizpidea. Merkatu txikia egiten den toki-erakundeko populazioa.

TOKI-ERAKUNDEAK

PUNTUAK

%50ek 1.000 biztanle baino gutxiago dituzte

10

%50ek 1.500 biztanle baino gutxiago dituzte

5

%50ek 2.000 biztanle baino gutxiago dituzte

3

Toki-erakundearen biztanle kopurua 5. oinarrian adierazitakoaren arabera zehaztuko da.

–2. irizpidea. Hilean zenbat aldiz joaten den.

HILEAN ZENBAT ALDIZ

PUNTUAK

7 egun baino gehiago

10

6 eta 7 artean

5

5 egun

3

–3. irizpidea. Urtean zenbat aldiz joaten den.

URTEAN ZENBAT ALDIZ

PUNTUAK

9 hilabete baino gehiago

10

6 hilabete baino gehiago

5

3 hilabete baino gehiago

3

2.2. Nafarroako toki-erakundeetan 2023ko denda-ibilgailuetan egindako merkataritza ibiltarirako, irizpide hauek aplikatuko dira:

–1. irizpidea. Ibilbidean dauden Nafarroako toki-erakundeetako populazioa.

TOKI-ERAKUNDEAK

PUNTUAK

%50ek 1.000 biztanle baino gutxiago dituzte

20

%50ek 1.500 biztanle baino gutxiago dituzte

10

%50ek 2.000 biztanle baino gutxiago dituzte

5

–2. irizpidea. Nafarroako zenbat toki-erakunde pasa den ibilbide komertzial bakoitzean.

TOKI-ERAKUNDEAK

PUNTUAK

5 baino gehiago

20

4 eta 5 artean

10

3 baino gutxiago

5

–3. irizpidea. Hilean zenbat aldiz egiten duen ibilbide komertziala.

HILEAN ZENBAT ALDIZ

PUNTUAK

7 egun baino gehiago

20

6 eta 7 artean

10

5 egun

5

2.3. Aurreko irizpideak aplikatzeaz gain, egonekoa ez den merkataritzako jarduerak eskualdatuz gero, 20 puntu emanen dira.

2.4. Merkatu txikietan eta denda-ibilgailuarekin aritzen diren saltzaile ibiltariak.

Kasu horretan, laguntza zer inbertsio motatarako eskatzen den, hari dagokion baremoa aplikatu beharko da.

2.5. Egonekoa ez den merkataritzako proiektuei irizpideak aplikatzeko dokumentazioa.

Kontuan hartuko da eskatzaileak eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa, adierazitako irizpideei dagokien puntuazioa esleitzeko.

2.6. Puntu berdinketa izanez gero, irizpide hauek aplikatuko dira bata bestearen atzetik:

a) Dirulaguntza aurkezteko unean inbertsio guztiak gauzatuak dituzten eskatzaileak, eta lehentasuna emanen zaie diruz lagungarria den inbertsiorik handiena dutenei.

b) Nafarroako zenbat toki-erakundetan jarduten den merkataritza ibiltarian diruz lagun daitekeen aldian; lehentasuna emanen zaie kopuru handiena dutenei.

c) Inbertsio diruz lagungarrien bolumena; zenbateko handiena dutenak lehenetsiko dira.

9. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.

1. Norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzearren jarduketa mota bakoitzeko, ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, ezarritako laguntza intentsitatea aplikatuko zaie baldintza guztiak betetzen dituzten eskaerei, puntuaziorik handiena duenetik txikiena dueneraino, jarduketa mota bakoitzerako dagoen kreditu erabilgarria agortu arte.

Kreditu erabilgarria gelditzen bada jarduketa bateko eskaera guztiei erantzun ondoan, gainerako jarduketen eskaerei erantzuteko erabiliko da, 2. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Baimendutako kreditua aski bada dirulaguntza lortzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen eskaeren lehentasun zerrenda prestatzea.

Baimendutako kreditua ez bada aski dirulaguntzak eskuratzeko ezarri diren baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko, zenbait saltegitarako (modernizatze eta eraberritzeko proiektuak) dirulaguntza eskaerak egin dituzten enpresei saltegi bakarrerako emanen zaie laguntza, zehazki enpresak lehentasunezkotzat jo duen lehenengoari.

Arestian adierazitakoarekin bat dirulaguntzak esleitu ondoan kreditu erabilgarririk badago, lehentasun ordenan bigarren jarritakoei emanen zaie dirulaguntza (modernizatze era eraberritzeko proiektuetarako), eta horrela, hurrenez hurren, gainerako eskaerei esleituko zaizkie dirulaguntzak, ezarritako lehentasuna aintzat harturik, kreditu erabilgarria agortu arte.

Aurrekontuan behar adina diru ez egoteagatik kontuan hartzen ez diren eskaerak ezetsitzat joko dira.

2. Eskatzaileren bati ezin bazaio eman legokiokeen laguntza osoa, kreditu aski ez dagoelako, laguntzak emateko ebazpena baino lehen 3 egun balioduneko epea emanen zaio adierazteko ea ados dagoen berarentzat aurreikusitako dirulaguntzaren zenbatekoarekin. Proposatutako dirulaguntzarekin ados agertzen diren onuradunei dirulaguntza osagarria onartzen ahalko zaie halako batean aurrekontu-baliabide gehiago sortuz gero (onartutako dirulaguntzak baino dirulaguntza txikiagoak ordaindu direlako edo onartutako dirulaguntzei uko egin zaielako), bakar-bakarrik baldin eta onartutako dirulaguntza aurrekontu nahikoa izan balitz legokiekeena baino %75 txikiagoa bada.

Emakida osagarri horiek zer egunetan egiten diren, epe berriak ezartzen ahalko dira diruz lagundutako jarduketa egin eta justifikatzeko, deialdiaren zerbitzu kudeatzaileak laguntzaren espedientea amaitu ahal izan dezan 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak ixteko eta likidatzeko arauak onesten dituen Foru Aginduak ezartzen dituen epeetan.

Honako hau da dirulaguntza osagarriak emateko ordena: MEsP, DKP, MEkP, EEMP eta MEEP (gainerako erakundeak, Iruña) motako proiektuen ebaketa espedientea.

3. Laguntzak kudeatzen dituen organoak, hots, Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak, ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza lortzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

4. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio.

Ebazpenean honako hauek jasoko dira gutxienez:

a) Onuradunen zerrenda jarduketa bakoitzeko, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, hala badagokio, eta laguntzen zenbatekoa.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.

Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago dirulaguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena ematera eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

Eskatutako dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, esanbidezkoak edo isilbidezkoak izan, enpresa eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

10. oinarria. Inbertsioen justifikazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Edozein unetan aurkeztuko da egindako jarduketen justifikazioa, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2024ko urriaren 17an, egun hori barne.

2024ko laugarren hiruhilekoko PFEZaren atxikipenei dagozkien ordainketen justifikazioa 2025eko otsailaren 15era arte aurkeztuko da, egun hori barne.

2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa 7.2 oinarrian aurreikusitako moduan aurkeztuko da, horretarako erabiliz laguntzaren fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko inprimakia, eta Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaio.

Justifikazioa egiteko, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora joateko.

3. Egindako inbertsioak justifikatzeko dokumentazioa.

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira, eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

a) Azken memoria zehatza, egindako jarduketa guztiak eta proiektuaren exekuzioaren azken kostua xehetasunez deskribatzen dituena, bai eta hasieran aurreikusitako proiektuan izandako desbideratzeak ere, halakorik bada.

b) Aurkezten diren fakturen zerrenda zehatza eta sailkatua, haiek diruz lagundutako kontzeptuen arabera elkartuta eta dataren arabera ordenatu eta zenbakituta, hornitzailea identifikatuta eta IFK zenbakia, fakturaren zenbakia, igorpen eguna, BEZik gabeko zenbatekoa, guztira ordaindutakoa eta noiz eta nola ordaindu den adierazita, laguntzaren fitxan eskuragarri dagoen Excel formatuko ereduarekin bat.

c) Egindako inbertsioei dagozkien fakturen kopia; Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoaren araberakoak izanen dira fakturak, eta, betiere, dirulaguntzaren onuradunaren izenean jaulki beharko dira. Ez da beharrezkoa eskaerari erantsitako fakturak aurkeztea.

Saltegiak eskualdatzeari edo egonekoa ez den merkataritzako jarduerei dagokienez, erabilitako ondasunak eskuratu badira, azken fakturak banakatuta jaso behar ditu negozioa eskualdatzeagatik fakturatutako kontzeptu guztiak (merkataritza-funtsa, instalazioak, altzariak, izakinak, etab.). Kasu horietan, gainera, peritu-txosten bat edo tasazio-enpresa baten txosten bat aurkeztuko da, bai eta negozioa eskualdatzeko akordioa ere.

d) Bankuko egiaztagiriak, fakturak ordaindu direla frogatzen dutenak.

Onuradunak banku transferentzia bidez, erreziboen zordunketa bidez edo enpresaren kreditu edo zordunketa txartela erabiliz eginen ditu ordainketak. Horrela, ordainketen egiaztagiritzat hartuko dira ordainketak finantza erakunde baten bidez egin eta enpresaren kontuan kargatu direla adierazten dutenak. Eskudirutan egindako ordainketak edo hartze-agiriak ez dira onartuko.

Ordainketaren egiaztagiri bakoitza dagokion fakturari lotuko zaio.

30.000 eurotik gorako dirulaguntzen onuradunek, gainera, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute hornitzaileei ordaintzeko epeei buruz ezarritako baldintza betetzearen gainean. Adierazpen hori justifikazio-inprimakian dago.

e) Adierazpen bat, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruzkoa: justifikazio-inprimakian adierazi behar dira dirulaguntza honetaz gain, diruz lagundutako jarduketak finantzatu dituzten beste funts batzuen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak).

f) Jarduketak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela iragartzeko baldintza bete dela egiaztatu ahal izateko argazkiak, frogagiriak edo web esteka, 12.1.j) oinarrian ezarritakoarekin bat.

g) Egindako jarduketen argazkiak:

–Obrak egiten badira saltegiak birgaitu eta egokitzeko eta haien irudia berritzeko, saltegiaren kanpoko eta barreneko argazkiak aurkeztu behar dira, lanak egin aurretik eta ondotik egoera zein den egiaztatu ahal izateko, baita saltegia zabalik eta funtzionamenduan dagoela ere.

–Ekipamendu komertziala edo digitala erosiz gero, diruz lagundutako aktibo finkoen argazkiak.

–Egonekoa ez den merkataritzari lotutako proiektuen kasuan, denda-ibilgailuaren argazkiak, edo erositako ekipamenduarenak.

h) Merkataritza elektronikoa ezartzeko inbertsioen kasuan, web esteka.

i) PFEZaren atxikipenak dituzten fakturak aurkeztuz gero, hileko eredua edo hiruhileko eredua (715 eredua) edo baliokidea aurkeztuko da.

11. oinarria. Dirulaguntzaren ordainketa.

Justifikazio agiriak aztertuta, Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari, eta txosten bat gehituko zaio, frogatzen duena onuradunak betetzen dituela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintza guztiak.

Laguntza ordaintzeko ebazpena 2024ko abenduaren 31 baino lehenago emanen da.

12. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Gardentasunari buruzko adierazpena aurkeztea, telematikaz. Hilabeteko epea izanen dute adierazpen hori aurkezteko, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hasita.

Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori jasoko da adierazpenean).

b) Diruz laguntzen diren inbertsioak oinarri hauetan ezarritako epeetan egin eta justifikatzea.

c) Diruz lagundutako inbertsioak abian jartzeko edo 2024ko abenduaren 27rako saltegia jendearentzat irekitzeko salbuespenezko kasuetan, Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinarazi behar zaio zein egunetan irekiko den, ireki baino lehen.

d) Merkataritzako ekintzailetzaren proiektuen kasuan, EJZn alta emanda daudela dioen agiriaren kopia aurkeztu beharko dute 2024ko abenduaren 27rako, egun hori barne.

e) Laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinaraztea 2024ko irailaren 1erako, egun hori barne, emandako dirulaguntzari uko egiten zaiola, baldin eta aurreikusitako inbertsioak ez badira eginen ezarritako gauzatze epean.

f) Diruz lagundutako inbertsioen azken gauzatze maila %75etik beherakoa izatea aurreikusten bada, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari 2024ko irailaren 1erako, egun hori barne.

g) Baimena eskatzea diruz lagundutako inbertsioan funtsezko aldaketak egiteko. Eskaera behar bezala justifikaturik egonen da, eta aldaketak egin baino lehen aurkeztu beharko da.

h) Laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinaraztea, jakin bezain laster, deialdi honetan diruz lagundutako jarduketa bererako lortu den beste edozein diru-sarrera, dirulaguntza, babesletza eta abar.

i) Dirulaguntzaren xede diren ondasunak gutxienez ere 2 urtez edukitzea etenik gabe enpresak Nafarroan duen jarduerari atxikita, inbertsioak abian jartzen direnetik hasita, edo ondasunaren balio-bizitzak iraun bitartean, hori laburragoa bada. Epe horiek inbertsioak abian jartzen direnetik zenbatuko dira, eta, ondorio horietarako, justifikazioan onartutako azken fakturaren data hartuko da kontuan.

Gerora sortutako arrazoi bat dela kausa, epe horren barnean dirulaguntza jasotzen duen enpresak dirulaguntzaren xedeko saltegiko merkataritza jarduera utzi behar baldin badu, xedearen gaineko betebeharra beteta dagoela ulertuko da, eta, beraz, ez da laguntza itzuli beharko, baldin eta bermatzen bada saltegi horretan txikizkako beste merkataritzako jarduera batek jarraituko duela (deialdian diruz lagungarriak izateko modukoak hartzen direnetako bat) eta han kokaturik jarraitzen badu atal honetan ezarritakoaren arabera dagokion epea bukatu arte. Berdin jokatuko da enpresa onuradunak merkataritza ibiltaria uzten badu.

Hori gertatuz gero, enpresa onuradunak egoera horren berri eman beharko dio deialdiaren organo kudeatzaileari edozein erregistro ofizial erabiliz, nahikoa aurrerapenarekin eman ere. Halako kasuetan, dirulaguntza hartu duen enpresak zituen betebehar guztietan subrogatuko da saltegi horretan merkataritza jarduera bere gain hartzen duen enpresa edo salmenta ibiltarian jarraitzen duena.

Negozio bat eskualdatzen bada, onartuko da bi hilabete igaro ahal izatea eskualdatzen den negozioari EJZn baja ematen zaionetik negozioa eskuratzen duen enpresari alta ematen zaionera (EJZko talde berean).

Dirulaguntza saltegi elektroniko bat ezartzeko jaso bada, diruz lagundutako saltegi elektronikoko plataformak jardunean mantendu beharko dira 2 urtez gutxienez, inbertsioak abiatu zirenetik kontatzen hasita.

j) Dirulaguntzaren publizitate egokia ematea, ondotik zehazten den moduan eta 2 urtez, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera edo, hala badagokio, inbertsioak abian jartzen direnetik aurrera:

–Kartel bat jarriko da saltegian argi ikusteko moduko toki batean, laguntzaren fitxan eskura dagoen ereduaren arabera.

–Gainera, digitalizazio komertzialerako inbertsioen kasuan, enpresaren web-orrian honako testu hau txertatuko da: "Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa".

–Denda-ibilgailua erosi edo egokitzeko inbertsioen kasuan, izen komertziala edo sozietate izena izanen dute denda-ibilgailuek, baita Nafarroako merkataritzaren marka ere; horren erabilera eskatzeko, laguntzaren fitxan horretarako dagoen esteka erabiliko da.

k) Ez da erabiliko emakumeak diskriminatzen dituen irudirik diruz lagundutako jarduketetan, publizitate euskarrietan eta jarduerak zabaltzeko materialetan; emakumeen eta gizonen berdintasuna eta rolen pluraltasuna sustatuko da, eta hizkera inklusiboa erabiliko da. Halaber, ez da hizkera sexistarik erabiliko diruz lagundutako jardueraren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

l) Enpresen deslokalizazio kasuetatik batean ere ez erortzea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. eta 5. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

m) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, hala badagokio, dirulaguntza itzuli beharko da, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoari jarraituz; hala ere, enpresa deslokalizatzen bada, itzulketa 18/2020 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritako baldintzetan eginen da.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Zehazki:

a) Gardentasun betebeharra duten onuradunek eskatutako informazioa aurkezteko betebeharrari dagokionez:

–Onuradunak informazioa emateko betebehar hori betetzen ez badu, ez zaio onartutako dirulaguntza ordainduko, eta dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

–Informazioa epez kanpo aurkezten badu, eta, betiere, 2024ko urriaren 17ra arte aurkezten badu (egun hori barne), ordaindu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da, eta, aurkeztu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

b) Fakturen eta/edo ordainagirien data 2024ko urriaren 17a baino geroagokoa bada, baina 2024ko urriaren 31 baino lehenagokoa, haien gainean ordaindu beharreko dirulaguntza %30 murriztuko da.

c) Justifikazio-dokumentazioa 2024ko urriaren 17aren ondoren baina 2024ko urriaren 31 baino lehen aurkezten bada, %5 murriztuko da ordaindu beharreko dirulaguntza, aurreko atalean ezarritako murrizketa aplikatu ondoren, hala badagokio.

Denbora gehiago igaro bada, deklaratuko da galdu dela laguntza kobratzeko eskubidea.

d) Diruz lagundutako jarduketak prezio merkeagoan egiten badira (ezarritako epean gauzatu, fakturatu eta ordainduta), murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik %75era bitarteko prezioan egiten bada, azken dirulaguntzaren ordainketa murriztuko da: justifikatutako inbertsioaren ondoriozko dirulaguntzaren %50.

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik beherako prezioan egiten bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Murrizketa horiek ez dira aplikatuko onuradunak ezarritako epean aurkezten badu oinarri honetako 1.f) atalean aurreikusitako jakinarazpena.

Gauzatze maila zehazteko, diruz lagundutako inbertsioaren zenbatekoa eta 2024ko urriaren 31ra arte justifikatzen den inbertsio onartuaren zenbatekoa alderatuko dira.

Era berean, onartu den eta justifikatzen den azken inbertsioa ezin da baxuagoa izan 6.1 oinarrian ezarritako gutxieneko inbertsioa baino. Izan ere, baxuagoa bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

e) Oinarri honetako i) eta j) ataletan ezarritako aldiak betetzen ez badira, itzuli beharreko zenbatekoa zuzenki proportzionala izanen da betetzeko geratzen den denborarekiko, salbu eta kasu hauetan: onuradunaren heriotza, ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.

f) Betetzen ez bada inbertsioak abian jartzeko data edo saltegia jendearentzat irekitzeko ezarri dena, edo, merkataritzako ekintzailetza proiektuen kasuan, EJZn alta hartu izana aurkezten ez bada egun horretarako, jasotako diru kopuru guztiak itzuli beharko dira, behar diren berandutze-interesekin batera.

13. oinarria. Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta "de minimis" laguntzen izaera.

1. Dirulaguntza hauek bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz nazioartekoek, jarduketa beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

2. Deialdi honetako diru-laguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru urteko zerga-ekitaldiko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Kontuan hartu beharreko hiru urteko aldia etengabe ebaluatu behar da, eta, "de minimis" laguntza bat ematen den bakoitzean, aurreko hiru urteetan emandako "de minimis" laguntzen zenbateko osoa hartuko da kontuan.

Horretarako, laguntzen eskatzaileek eskaera-inprimakian deklaratuko dute hiru urteko edozein alditan jasotako beste edozein "de minimis" laguntza, baldin eta erregelamendu horren edo "de minimis" beste erregelamendu batzuen mende badaude.

14. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntza eta Laguntza Publikoen Publizitate Sistema Nazionalaren bitartez: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/inicio .

Era berean, laguntzaren fitxan emandako dirulaguntzak argitaratuko dira eta honako hauek adieraziko dira: deialdia, zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, enpresa onuradunak eta emandako diru kopurua.

15. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.

Iragarkiaren kodea: F2406538